Uganda eta Kongo arteko Ruwenzori mendietako glaziarrek ez omen dute iraungo hogei urte baino gehiago. Hori da ondorio nagusia glaziarretako bat -Elena- aukeratuta egin duten ikerketan. Sateliteek jasotako datuak, irudiak eta klimaren datu historikoak uztartu dituzte. Eta emaitzak lazgarriak dira: 1997tik 2003ra erdira txikitu da glaziarra eta tenperatura hamarkadako 0,5 gradu igo da. Klimak bide beretik jarraitzen badu, laster, ez da glaziarrik geratuko Afrikan.