Afrika tropikaleko landaredia ikertzeko egitasmoa

Afrikako eta Europako ikertzaileek PROTA egitasmoa aurkeztu dute Kenyan. 2003-2012 bitartean, Afrika Tropikaleko 7.000 landare-espezie baliagarriren ezaugarriak aztertuko dituzte, eta datu horiek web gune batean eta hainbat CD eta argitalpenetan jasoko dituzte. Informazio horrekin guztiarekin, baliabide horren erabilera jasangarria sustatzeko asmoa dute, baita biodibertsitatea zaindu eta nekazaritza-eremuetako garapena bultzatzekoa ere.

Egitasmoak guztira 16 milioi euroko kostua izango duela kalkulatzen da (1,6 milioi urteko), eta lehenengo urteko gastuak Europako Batasunaren eta Herbehereetako Wageningen Unibertsitatearen eta atzerri-arazoetako ministerioaren artean ordainduko dituzte. Egitasmoa Nekazaritzarako eta Basogintzarako Munduko Institutuak koordinatuko du (Kenya).

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila