Aerosorgailuen palen gainazala, gogorragoa

Aerosorgailuen palen gainazala, gogorragoa
2005/11/01 | Elhuyar
(Argazkia: B. Kortabarria)

Zenbaitetan, aerosorgailuen palak narriatu egin daitezke higaduraren eraginez, batez ere, palaren ertzak. Higadura hori airean esekiduran dauden hauts- eta hondar-partikulek eragiten dute. Hori dela eta, beharrezkoa da aerosorgailuen palen gainazala babesteko erabiltzen diren materialak hobetzea.

Higadura horretan kontuan hartu behar dira, alde batetik, gainazala estaltzeko erabiltzen diren gelen ezaugarriak (mota, gogortasuna, lodiera) eta palaren abiadura lineala, eta, bestetik, aireko partikulen kontzentrazioa eta mota (gogortasuna eta granulometria).

Palak babesteko erabiltzen den ohiko gelaren eta bestelako sistemen ezaugarriak aztertu eta kuantifikatu dituzte, hain zuzen ere, Inasmeten. Lortutako emaitzak abiapuntutzat harturik, gehien erabiltzen den estalduraren ezaugarriak hobetzeko aukera izan dute, higadurari, itsasgarritasunari, malgutasunari eta ur gutxiago xurgatzeari dagokionez. Beraz, aerosorgailuen palentzat gainazal gogorragoa lortzeko aurrerapausoak eman dituzte.

1
214
2005
11
009
Ingeniaritza
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila