Aditu elebiduna da, eta gaztelaniazko nahiz euskarazko transkripzioak eta azpitituluak sortzen ditu, aurrez grabatutako fitxategietatik nahiz zuzenekoetatik. Audio-fitxategiak, bideo-fitxategiak, nahiz onlineko audio eta bideoetarako estekak (EITB, RTVE, Youtube, Facebook, Instagram…) prozesatu ditzake. Horrez gain, aldibereko transkripzioak ere egiten ditu; hala, mikrofonotik hitz egitean zuzenean testu idatzia eskuratzeko aukera ere eskaintzen du.
Transkripzioen testuaz gain, azpitituluen fitxategiak ere sortzen ditu (VTT zein SRT formatuan). Eta transkripzioa hitz bakoitzaren denbora-markekin ere eska diezaiokegu, bideoetan bilaketa aurreratuak egiteko, adibidez.
Plataformak berak, gainera, ediziorako interfaze bat du, Adituk automatikoki sortutako transkripzioak eta azpitituluak eskuz zuzendu ahal izateko.
Aditu aditu.eus webgunean bertan erabil daiteke, baina aukera ematen du beste gune eta plataforma batzuetan txertatzeko ere, bezeroen beharretara egokitu ahal izateko.
Guztiz konfidentziala da sistema, eta malgua, bezeroen aplikazioetara egokitu ahal izateko, haien datuak modu seguruan eta berme osoz kudeatuz.
Aditu hizketa-ezagutzailea eremu askotan aplika daiteke, eta bereziki erabilgarria da lau hauetan:
- Ikus-entzunezkoen eta hedabideen sektorea: dokumental eta saioen azpitituluak, elkarrizketen grabazioen transkripzioak…
- Administrazio publikoa: udalbatzar edo bestelako bileren aktak jasotzeko
- Pertsonen eta makinen arteko elkarrekintza: 4.0 industriako hizketaz gidatutako makinak, domotika, elkarrizketa-agenteak eta laguntzaile birtualak, dei-zentroak…
- Irisgarritasuna: diktaketa-sistemak…
Informazio gehiago, aditu.eus-en.
Elhuyarrek garatutako teknologia