Adinean aurrera eta ikusmen hobea?

Paradoxa dirudi. Zenbat eta zaharragoa izan, orduan eta ikusmen hobea izan dezake gizakiak. Edo, behintzat, gauza gehiago beha dezake batera. Efektu horrek azalpena du: ikusmena kudeatzean, garuneko zelula batzuek beste batzuen jarduera eragozten dute, arreta gauza bakar batean finkatu ahal izateko; baina pertsona adindunetan prozesu hori ez da oso eraginkorra, eta arreta gauza bakarrean jarri beharrean askotan jartzeko ahalmena garatzen dute.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila