Parisetik Marseillara 3 ordu eta laurden, Parisetik Erromara 7 ordu, Lisboatik Amsterdam-era 10 ordu, etab. Hauek dira abiadura handiko trenaz lortuko diren "errekorrak". Hori diote behintzat, joan den apirilaren 27an Brusselan ospatutako "Euroilspeed" izeneko kongresuan parte hartu zutenek.
2015. urterako 30.000 kilometro trenbide abiadura handian korritu ahal izango dira. Helburu hau lortzeko 20 bilioi pezeta gastatu behar dira oraindik azpiegituran eta trenetan. Diru hau lortu ahal izateko administrazio publikoen laguntzak eta enpresa pribatuen inbertsioak beharko dira. Une honetan abiadura handiko hiru tren ari dira Europan funtzionatzen: ICE Alemanian, TGV Frantzian eta AVE Espainian.