Harold Cohen informatikariak lan-ibilbide osoa eman du adimen artifiziala garatzen. Bere lanik deigarriena margotzen duen Aaron programa izan da. Cohenek informazio asko emanda "hezi" du programa. Pertsonek nola begiratzen duten eta nola mugitzen diren badaki Aaronek; bestalde, konposizioari eta margotzeko teknikari buruzko informazioa jaso du. Ondorioz, programak berak asmatutako koadroak egiteko ahalmena du.
Koadro horietako batzuk galerietan ere aurkeztu dira. Dena dela, Sormenak araurik ez duela eta kezkatuta dago Cohen. Izan ere, gizakiarengan sormena ez dago arauen bitartez definitzerik, eta horrek programazioa zaildu egiten du. Baina Cohen pozik dago emaitzarekin. Koadroen egilea Aaron ala Cohen bera den galdetu diotenean, koadroak ez direla helburu esan du; artelana programa egitea dela.