A zer astelehena

Astelehena, biharamuna edo ajea izenaz ezagutzen da gure artean alkohol asko edan ondoren izaten den buruko mina. Gure ezagun batek "ipotxak" buru barnean mailuka dituela esaten du kasu horretan.

Britainia Haundian egin diren ikerketa batzuk, buruko mina ardo beltzaren zein substantziak sortzen duen aurkitu dute.

Hasiera batean tiramina izeneko substantziak sortzen zuela uste zen. Baina tiramina ardotik aparte beste elikagai batzuetan ere egoten da eta horiek ez dute buruko minik sortzen.

Azkenik buruko minaren sortzaileak ardo beltzari kolorea ematen dioten flabonoideak direla ikusi da.

Flabonoideek, gure urdailean fenol toxikoen hausturaz arduratzen den entzimaren lana eragozten dute. Fenolak odolera pasatzen dira eta horren bidez garuneraino iristen dira buruko mina emanez.

Ardo zaharretan flabonoideak solido bezala hauspeatzen dira eta ondorioz ardo zaharrek ez dute gazteek bezala ajea sortzen. Badakizue beraz, ardo ona eta zaharra edan.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila