Albisteak

Txinako sendabelarren osagai bioaktiboen mekanismo molekularra aztertu dute

2019/05/28

Txinako sendabelarren osagai bioaktiboak aztertu dituzte, hainbat gaixotasun sendatzeko duten gaitasuna ulertu nahian, eta ikusi dute gure zeluletako RNA ez-kodetzailearen …

Kilogramoaren eta beste zenbait unitateren definizioak berritu dira

2019/05/22

Nazioarteko Unitate Sistemaren masentzako oinarrizko unitatea da kilogramoa. Maiatzaren 20ra arte, 1889an egindako platino-iridiozko zilindro baten arabera definitzen zen. Denborarekin …

New Horizons zundaren emaitzak argitaratu dituzte

2019/05/21

Arg. NASA/Johns Hopkins University Applied Physics Laboratory/Southwest Research Institute/Roman Tkachenko

New Horizons zunda Ultima Thulera iritsi zenetik, lehenengo emaitzak argitaratu dituzte Science aldizkarian. Zunda batek gertutik aztertutako unibertsoko gorputzik urrunena da Ultima Thule (2014 MU69): Neptunotik harago dago, Kuiperren gerrikoan, beste milaka asteroide eta milioika kometen artean, eta eguzki-sisteman inoiz ikusitako objekturik gorriena dela adierazi dute. Metanola, ur izoztua eta molekula organikoen ebidentziak aurkitu zituzten azalean, eta uste dute kolore gorrixka materia organiko hori eraldatzean sortutakoa izan daitekeela.  

Bestelako ezaugarriak ere aztertzen ari dira: azaleko mantxa distiratsuak, haran eta mendixkak, eta krater eta zuloak, besteak beste. Aurkitu duten sakonunerik handienak 8 km-ko zabalera du, eta inpaktu batez sortuko zela uste dute. Beste zulo txikiagoak, ordea, izotzak eragindakoak izan daitezkeela diote NASAko ikertzaileek.

Bi lobuluko objektua da. Ultima izenez ezagutzen da handiena eta Thule izenez txikiena. Hasieran, bananduta baina objektu bitar gisa orbitatuko zutela uste dute, eta gerora fusionatu egin zirela. Lerrokatze-ardatzak ikusita, iradoki dute fusionatu ziren alde berak izango zituztela parez pare eta puntu beraren inguruan orbitatzen aritu ziren bitartean.

Une hauetan Ultima Thulek Eguzkiraino duen distantzia ikusita, eta orbital egonkorra izanik, ikertzaileek uste dute ez zuela apenas aldaketarik pairatuko eguzki-sistemaren sorreratik, kaltetuko zuen erradiazio gutxi jasotze baitu. Hala, gure planeta-sistemaren hastapenak ikertzeko balio handiko objektua dela aurreikusi dute, espazioko fosil bat bailitz. 

Hiesaren estigma desegiteko

2019/05/20
Hiesa ezagutu zen unetik bertatik izan da tabu eta estigma. Gaitzak gizarteak baztertutako taldeei eragiten zien bereziki (gayak, heroinazaleak), heriotza …

2019 CAF-Elhuyar sariak, ibilbide luzeko tren baten kronika

2019/05/16

25 urte bete zituzten atzo CAF-Elhuyar sariek, eta ekitaldi berezia egin zuten CAFen egoitza nagusian. Irabazleek publikoari ateratako irribarre eta …

Munduko ibaien zatiketa larria dela ohartarazi dute

2019/05/14

Munduko ibaien lehenengo ebaluazio globala egin du McGill Unibertsitateko eta World Wildlife Fund-eko (WWF) ikertzaile-talde handi batek. Satelite-datuez baliatuta, isuri …

Juan Ignacio Pérez Iglesiasek jasoko du Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Saria

2019/05/09

Sariaren 25. edizio honetan Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxaren Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria Juan Ignacio Pérez Iglesiasek eskuratu du. …

Hiru emakume ikertzaileren lanari aitorpena egin dio Ikerbasquek

2019/05/06

Ikerbasquek emakume ikertzaileen lana aitortzeko eman dituen aintzatespenen lehen edizioan hiru emakumeren lana saritu dute. Maribel Arrioartua Marcaida, Aitziber Lopez …

3D inprimagailuez organo funtzionalak sortzeko baskularizazioa lortu dute

2019/05/06

Bioingeniariek muga handi bat topatu izan dute 3D inprimagailuez giza organo funtzionalak sortzeko lasterketan: ez dute lortzen organoak oxigenoz eta …

Denisovatik kanpoko lehen denisovartzat jo dute Tibeteko lautadan aurkitutako fosil bat

2019/05/02

Tibeteko lautadan 3.280 metroko garaieran topatutako masailezur bat Denisova haitzulotik kanpo topatutako lehen denisovarra dela ondorioztatu dute ikertzaileek. 160.000 urte …

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila