Kristo aurretiko XVII. mendean, 1628. urtean, sumendi-leherkerta izugarria gertatu zen Egeo itsasoan dagoen Santorini irlan.
Uranoren Miranda izeneko satelite harrigarria, izotz-forma bereziz osatuta omen dago.
Joan den mendean, 1843.ean prezeski, Justus von Liebig kimikari handiak, herri baten osasun ekonomikoa ezagutzeko ekoizten zuen azido sulfurikoaren kantitateari begiratu behar zitzaiola esan zuen. Eta ez zitzaion arrazoirik falta.
Euskal Herriko larretoki eta belardi asko garoz estalita daude. Garoa bestalde, arrisku-iturri izan daiteke bere inguruan lanean diharduten langileentzat (artzain, unai eta baserritarrentzat).
Duela zenbait urte izokina zenbait pribilejiatuk bakarrik dasta zezakeen, eta jendartean kolore arrosako arrain haragitsu hau jan ahal izatea, ongi hornitutako poltsaren seinaletzat jotzen zen. Bidasoan harrapatzen zen bat edo beste, baina hori egunkari-argazki besterik ez zen.
Marka berria lortu da eguzkitiko energiaren konbertsioan. Zeramikazko panel bat erabiliz 1 000ÂșC baino tenperatura altuagoak lortu dira Almeriako eguzki-zentralean.
Astelehena, biharamuna edo ajea izenaz ezagutzen da gure artean alkohol asko edan ondoren izaten den buruko mina. Gure ezagun batek "ipotxak" buru barnean mailuka dituela esaten du kasu horretan.
Aral itsasoa Sobiet Batasuneko hegoaldeko basamortuen erdian kokatzen da. Munduko lakurik handienetakoa izatetik gatzak estalitako lurralde antzu izatera pasa liteke neurri gogorrak hartzen ez badira. Gizakiaren zabarkeria da hondamendiaren kausa.
Gizakiak aurrez aurre kopulatzeko duen ohiturak 10 milioi urte izan ditzake, herpes-aren birusez egin berri den ikerketa batek aditzera eman duenez.