Mactablet

Hona hemen Apple Macintosh-en komertzializatu den MACTABLET taula grafikoa.

Hona hemen Apple Macintosh-en xagua erakusle modura erabiliz irudiak egiterakoan dauden mugak gainditzeko komertzializatu den MACTABLET taula grafikoa. Dagoenekoz Macintosh-en xaguaz baliatzeko ohitura zuten pertsonak honen abantailaz oharturik zeuden. Baina hala ere zirriborro, irudi, mapa edo irudi artistikoak egiterakoan, somatzen ziren hainbat zailtasun. Zailtasun hauei irtenbide erosoa eta irudikatu nahi denaren kontrol zehatza ematea da MACTABLET taula grafikoaren helburua.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila