Robert Edwin Peary, poloetako esplorazioen historian mugarri izan da orain arte; berari leporatzen bait zitzaion Ipar Polora iritsitako lehenengo gizakia izatea. Iritsia izatea zalantzan jartzen ari dira orain eta maula hitza hitzetik hortzera dabil.
Apple Computer-ek Macintosh SE ordenadorearen konfigurazio berri bat aurkeztu du. SE 2/40 da konfigurazio berri honen izena eta 2 Mb-ko RAM memoria, 40 Mb-ko disko gogorra eta 800 Kb-ko disko malgu bat barneratzen ditu.
Digital Equipment Corporation-ek kaleratua du jadanik VAX Grammar Cheker, ordenadore bidez lagunduriko zuzenketarako kaleratu den lehenengo softwarea. Ingelesez idatzitako testuak zuzentzeko balio du.
Archimaid, eraikuntz munduko profesionalek diseinatutako programa da eta dokumentu grafikoak (oinak, sekzioak, perspektibak) nahiz testu-dokumentuak (neurketak, aurrekontuak etab.) sortzeko oso erreminta erabilgarria.
Informatika-munduan dabilen edonork ezagutuko du datu-baseren bat eta baita testu-editoreren bat ere, noski.
dBASE IV; dBASE II, dBASE III eta dBASE III PLUS, PCen inguruan erabilien izan diren datu-baseen jarraipen edo ondorengo bezala datorkigu eta OS/2 eta MS-DOS sistema eragileen pean funtzionatu ahal izateko diseinatua izan da.
Joan den urtarrilaren 10ean Balentin Gluxko sobietar akademikoa hil egin zen Moskun gaixotasun larri baten kausaz.
Tianjin hiria Txinako iparrekialdean dago eta arazo larriak jasatzen ari dira bertako biztanleak. Hiria urtero zenbait zentimetro ari da hondoratzen
Argazkiko hegazkina, Fairchild Merlin IV ereduko hegazkin meteorologikoa da eta Frantziako zerbitzu meteorologikoak berriki erosi du.