Erorketaren arrazoia

Aldizkariaren aurreko alean EEBBtako Green Bank herrian zegoen irratiteleskopioa bapatean bertan behera erori zela aipatu genizuen. Orduan ez zen hondamenaren kausa ezagutzen; orain bai ordea.

Tentsio handia pairatzen ari zen altzairuzko disko batean sortutako haustura izan omen da teleskopioa erori izatearen kausa. Azterketa independente batek aditzera eman duenez, teleskopioaren zenbait zati jasaten ari zen estresa handiegia zen eta egungo arauak onartutako mugak gainditzen zituen.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila