Albisteak

Zuzeneko injekzioaren abantailak

1997/02/01
Japoniako Mitsubishi etxeak, zuzeneko injekzio bidezko (GDI) motore berria prestatu du. Erregai-kontsumoa % 25 txikiagoa da eta motorearen potentzia % …

Argazki-kamera numerikoa

1997/02/01
Argazki-kamerak egiten dituzten etxe nagusiak jo eta ke ari dira karrete eta pelikularik gabeko kamerak fabrikatu nahian.

Neuronak silizio gainean

1997/02/01
Estatu Batuetako Baltimoreko Unibertsitatean diharduen Richard Potember zientzilariak silizioko plaka baten gainean neuronak haztea lortu du.

Ordenadoreetako aurrerapenen martxa

1997/02/01
Ordenadorea aparatu gisa harturik, aurrerapen izugarriak bereganatu dituen makina da. Azken urteotan hobekuntza nabarmenak izan ditu.

Automobil elektriko bizkorra

1997/02/01
Renault etxeak Clio Electrique Rally izeneko prototipoa prestatu du. Baditu berezitasun interesgarriak automobil-modelo honek; prestazioen aldetik batez ere.

Automobileko telefono erosoa

1997/02/01
Automobilean gidari zoazela telefonoz hitz egitea ez da batere erraza. Horregatik gauzak erosoagoak izan daitezen Mercedes etxeak hemendik urte batzuetara …

Elbarrientzako ordenadorea

1997/02/01
Zenbait elbarrik eskuak ezin ditu erabili eta gainera hitz egiteko ez da gauza. Horrelakoetan zer egin dezake? Frantziako Alès hirian …

Melvin Calvin in memoriam

1997/02/01

Fotosintesi jauna esaten ziote n duela 86 urte jaiotako kimikari estatubatuar honi. Izengoitia ezin hobeto datorkio. Izan ere, fotosintesiaren mekanismo ezkutuak agerian jarri zituen eta, jakitun izango zarenez irakurle, fotosintesia da guk bizitzeko behar dugun oxigenoa sortzen duen mekanismoa. Fotosintesia prozesu erreduktiboa da eta horren bidez landare berdeek, eguzkitiko energia erabiliz, karbono(IV) oxidoa eta ura almidoi bihurtzen dute, prozesuan zehar atmosferara isurtzen den oxigenoa sortzen delarik. Fotosintesia, beraz, biziaren giltzarria da.

Antigrabitatea aztertuz

1997/01/01
Finlandiako Tampere-ko Unibertsitatean diharduen Eugene Podkletnov fisikari errusiarrak antigrabitate-eremua sortu du eta indar horrek zenbait objekturi gora eragiten dio.

Saturnon bizia ote?

1997/01/01
Europako Agentzia Espazialak zunda bat bidaliko du datorren urteko urrian Saturnoko Titan satelitera.
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila