Zuzeneko injekzioaren abantailak

Ohizko motoreetan ez bezala, gasolina eta airea zilindrora bereizita injektatzen dira Carisma 1.800 automobilean eta, ondorioz, erreketa hobeto kontrolatzen da.

Japoniako Mitsubishi etxeak, zuzeneko injekzio bidezko (GDI) motore berria prestatu du. Erregai-kontsumoa % 25 txikiagoa da eta motorearen potentzia % 10 handiagoa. Ohizko motoreetan ez bezala, gasolina eta airea zilindrora bereizita injektatzen dira eta ondorioz GDI motorean erreketa hobeto kontrolatzen da.

Motore hori daramaten automobilak Japonian baino ez dabiltza oraingoz, baina Mitsubishi etxearen gasolinazko Carisma 1.800 automobilak 1997. urtearen amaieran Europan ere izango direla espero da.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.