Albisteak

Elektroia, orbita eliptikoan

2004/05/01

Litio-atomo baten kanpoko elektroia orbita eliptiko batean 'harrapatzea' lortu dute fisikari estatubatuar batzuek.

Bigarren Abel sarien epaia

2004/05/01

Michael Atiyah-ek eta Isadore Singer-ek irabazi dute aurtengo Matematikako Abel saria.

Txipiroi erraldoiak Txileko kostaldean

2004/05/01

Txileren hegoaldeko kostaldeak txipiroi erraldoiez beteta agertu ziren martxoan.

Antibiotiko gutxiago erabiltzeko odol-analisia

2004/04/01

Metodo berri baten bidez, gaixotasuna bakterio batek ala birus batek eragina den jakin daiteke.

Kolera-agerraldien iragarpenak

2004/04/01

Zientzialariek uste dute kolera-agerraldiak iragartzeko gai izan daitezkeela. Agerraldien artean, koleraren bakterioa ibaietan eta kostaldeko uretan ezkutatzen da.

Gizakien arbasoen hortzen azterketa

2004/04/01

Gizakien arbasoen hiru genero konparatzeko aukera eman dute duela bost milioi urteko hortz-fosil batzuek. Sahelanthropus, Orrorin eta Ardipithecus dira genero horiek, eta, orain arteko aztarnetan oinarrituta, adituek proposatu zuten bakoitza genero batekoa zela.

Elur-jausiak iragartzea zaila

2004/04/01

Elurraren portaera aurreikusteko egoten diren zailtasunek oztopatu egiten dute elur-jausiak iragartzea. Europako hainbat ikertzailek egindako ikerketa batean ikusi dute oso zaila dela elur-plaka bat noiz apurtu eta eroriko den jakitea.

Koral mukitsu horiek

2004/04/01

Koralaren adarrak materia likatsu batekin estalita egoten dira. Horretarako, koral barruko polipoek denbora eta energia asko ematen dute mukia egiten.

Eguzki-sistemako hamargarren planeta

2004/04/01

Pluton baino urrutiago dagoen planeta bat detektatu dute eguzki-sisteman.

Txokorik helezinenetan ere biodibertsitatea arriskuan

2004/04/01

Panamako oihanean kontrol gisa erabiltzen diren guneetan, azkar hazten diren zuhaitzak ugaltzen ari dira, makalago hazten diren zuhaitzen kaltetan.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila