Albisteak

Zelula ametatik gametoak lortzea amets

2005/09/01
Saguekin izandako emaitzak ikusita, zelula ametatik gametoak (obuluak eta espermatozoideak) lortu ahal izango omen dira etorkizunean, baita gizakietan ere.

Elektroiaren spina kontrolpean

2005/09/01
Potentzial-diferentzia bat aplikatuta, elektroiaren spinaren aldaketa kontrolatzea lortu du Estatu Batuetako eta Europako ikertzaile-multzo handi batek.

Aspirina ez da ahalguztiduna

2005/09/01
Usteak ustel: aspirinak ez du babesten minbizia izatetik.

Sumendiek bakterioei eraginda ere klima hoztu

2005/09/01
Sumendien erupzioek berotze globala gutxitzen dute: keak eguzki-izpiak islatu egiten ditu. Baina ez omen da hori keak duen eragin bakarra.

Saturnoren eraztunek atmosfera bereizia dute

2005/09/01
Atmosfera hori batez ere oxigeno molekularrez osatua dago. Dirudienez, oxigeno hori eraztunetako uraren ondorioa da.

Aurten segundo bat gehiago daukagu

2005/09/01
Lurraren errotazioa moteltzen ari dela eta, ordulariak doitzeko segundo bat gehiago izango du 2005. urteak.

Zarata, besteentzat bakarrik

2005/09/01
Porichthys notatus arraina gai da zarata egiteko eta, aldi berean, kanpoko soinuak entzuteko.

Poluzioaren iturria erakusten duen ekuazioa

2005/07/01
Ibai bateko poluitzaileak non isuri diren erakusten duen ekuazio matematiko bat aurkeztu dute Frantziako Compiegne-ko Unibertsitatean.

Landareen hemoglobina nitrogenoa finkatzeko

2005/07/01
Landareen hemoglobina batzuek nitrogenoa finkatzen laguntzen dute, Max Planck Institutuko ikertzaile batzuek argitu dutenez.

Bi urtetik aurrera, hizkuntza ikastea zailagoa

2005/07/01
Indianapolisko ikertzaile batzuen esanean, haur gorrei bi urte bete baino lehen komeni da jartzea inplantea; izan ere, hortik aurrera hizkuntza …
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila