Zelula ametatik gametoak lortzea amets

Saguekin izandako emaitzak ikusita, zelula ametatik gametoak (obuluak eta espermatozoideak) lortu ahal izango omen dira etorkizunean, baita gizakietan ere. Erresuma Batuko Sheffield-eko Unibertsitateko ikertzaile batzuek azaldu dutenez, dagoeneko ikusi dute giza zelula ametatik zelula germinalak sortzen direla laborategian. Hemendik aurrera, zelula germinalak obulu eta espermatozoide bihurtzeko ingurune egokia nola lortu ikertu beharko da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.