Albisteak

Prioiak detektatzeko odol-analisia

2005/10/01
Jakina da behi eroen gaitza prioiek eragiten dutela. Bada, bidean da horiek detektatzeko analisi-metodo eroso bat, odol-analisi bat, hain zuzen …

Izar uxoek euria ekartzen dute

2005/10/01
Lurraren atmosferara sartzen diren meteoroideek ez dute arrasto distiratsu bat bakarrik uzten zeruan. Nonbait, klimatologian ere eragiten dute.

Oroimena galdu eta gero, berreskuratu

2005/10/01
Saguek oroimena berreskuratzea lortu dute Minneapolisko neurobiologo batzuek, proteina bati eraginda.

Telomerasa, entzima ahaltsua

2005/10/01
Telomerasa entzima ezaguna da kromosomak babesten dituelako. Baina hori ez da guztia. Azken ikerketen arabera, telomerasak zelula amak hazten laguntzen …

Diamantea baino gogorragoa

2005/10/01
Diamantea bera baino are eta gogorragoa den karbonozko material bat egin dute Alemaniako fisikari batzuek.

Birus batek mehatxupean ditu Pirinioetako sarrioak

2005/10/01
Sarrioa Pirinioetako faunaren ikurretako bat da. Azkenaldian, baina, Pirinioetako populazioa txikitzen ari da, batez ere ekialdean. Susmagarri nagusia: sarrioen heriotza …

Oliba-olioa, uste baino are hobea

2005/10/01
Philadelphiako Zientzia Unibertsitateko ikertzaileek frogatu dutenez, ibuprofenoaren antzeko eragina du oliba-olioaren osagai batek.

Txinpantze baten lehen fosila

2005/10/01
Lehen aldiz, txinpantze baten fosila aurkitu dute. Zehazki, duela 500.000 urteko hiru hortz topatu dituzte fosilduta Kenyako Baringo lakutik gertu.

Nanohodi-xaflak, ziztu bizian

2005/10/01
Nanohodi-xafla gardenak eta handiak erraz egiteko modua aurkitu dute Texasko Unibertsitatean.

Zelulen adina jakiteko ere karbonoari begira

2005/10/01
Karbono-14aren metodoaren bidez zelula baten adina ere jakin omen daiteke, Stockholmeko Karolinska Institutuko ikertzaile batzuen arabera.
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila