Prioiak detektatzeko odol-analisia

Jakina da behi eroen gaitza prioiek eragiten dutela. Bada, bidean da horiek detektatzeko analisi-metodo eroso bat, odol-analisi bat, hain zuzen ere. Hamsterrekin dagoeneko lortu dute, eta, hilabete batzuen buruan, gizakiari egokitutako analisia lortzea espero dute.

Prioiak garunean pilatzen dira; odolean, aldiz, oso gutxi izaten dira. Horregatik, oso zaila da odoleko prioi horiek detektatzea. Ganaduan gaitza detektatzeko, esate baterako, hil eta garuneko lagin bat hartu behar izaten dute.

Zailtasun hori gainditzeko, proteina-kantitatea anplifikatu egin dute Texasko Unibertsitateko adituek, hautemateko adina anplifikatu. Horretaz gain, analisia mekanizatu egin dute. Eta, eredu hori gizakiari egokituta, uste dute sei hilabeteren buruan esku artean izango dutela behi eroen gaitza detektatuko duen odol-analisia.

Analisi horrek odol-bankuetako odola analizatzeko balioko du. Izan ere, uste da Britainia Handian bi lagun hil direla transfusio baten bidez gaitza jasota.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.