Albisteak

ENCODE: pauso handi bat genomaren funtzionamendua ulertzeko bidean

2012/09/06

Gaur plazaratu dira ENCODE egitasmoaren emaitzak, eta, horren bidez, genetikak eta giza genomak komunikabide gehienen arreta bereganatu dute, baita zientziaz bereziki arduratzen ez diren horiena ere.

Ordutegi molekularra egin dute, ordulari biologikoan zer ordu den jakiteko

2012/09/06

Pertsona baten ordulari biologikoan zer ordu den jakiteko, ordutegi molekular bat egin dute RIKEN Garapeneko Biologia Institutuan (Kobe, Japonia). Orain arte, bide bakarra zegoen pertsona baten ordulari biologikoa ezagutzeko: melatonina edo kortisol hormonen kontzentrazioei jarraipena egitea, 24 orduz eta ordu oro odola atera, eta hormonetako baten kontzentrazioa neurtuta.

Entzima guztiak ez direla espezifikoak frogatu dute

2012/09/05

Entzimak erreakzio biokimikoak katalizatzen dituzten molekulak dira, Elhuyar Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoaren arabera. Hiztegiak berak zehazten duenez, entzima bakoitza erreakzio jakin baterako edo antzeko erreakzio-multzo baterako espezifikoa da. Hala ere, zientzialari batzuek susmoa zuten entzima guztiak ez zirela guztiz espezifikoak, hainbat erreakzio katalizatzeko gaitasuna zutela.

ALMA teleskopioak aurkikuntza gozoa egin du izar gazte baten inguruan

2012/09/04

Astronomo-talde batek oinarrizko azukre bat, glikoaldehidoa, detektatu du IRAS 16293-2422 izar bitar gaztearen inguruan. ALMA irrati-teleskopioari esker egin du aurkikuntza taldeak, eta Astrophysical Journal Letters aldizkarian argitaratuko da.

Granitoa, bizi iturri

2012/09/01

Bizia zelulabakar soilik izatetik zelulaniztun ere izatera igaro zen duela 1.500 eta 1.200 milioi urte bitartean, eta garai berean sortu …

Sarbide irekiko argitalpenen alde egin dute Erresuma Batuko gobernuak eta Europako Batzordeak

2012/09/01

Diru publikoarekin finantzatutako ikerketen emaitzak denen eskura hasieratik egon daitezen, Erresuma Batuko gobernuak eta Europako Batzordeak sarbide irekiko argitalpenaren aldeko …

Denisovako gizakiaren kalitate handiko sekuentzia genetikoa osatu dute

2012/08/31

2010ean iragarri zuten Denisovako gizakiaren aurkikuntza, Siberia hegoaldeko Denisova haitzuloan, Altai mendietan. Arrastoak oso urriak ziren, neskato baten falange-zati bat …

Kaloria urriko dietak ez du rhesus makakoen bizialdia luzatu

2012/08/30

Kaloria gutxiko dietak, osasunari onura ekartzeaz gainera, zenbait animaliaren bizialdia luzatzen duela ikusi dute ikertzaileek, eta gizakiekin ere gauza bera gertatzen ote den jakin nahi izan dute aspaldi. Gaurko Nature aldizkarian, rhesus makakoekin egindako ikerketa luze baten berri eman dute, eta, emaitzen arabera, kaloria gutxiko dieta jaso duten makakoak ez dira dieta arrunta jaso dutenak baino luzeago bizi.

Klima-aldaketak eragindako ondorioak nabariak dira euskal kostaldeko itsas floran

2012/08/14

1980ko hamarkadatik hona, ekialdeko Kantauri itsasoko uraren tenperatura 0,24 °C igo da hamarkada bakoitzeko, eta udan 0,33 graduraino iristen da …

Curiosity ibilgailua Marten dago

2012/08/06

Laugarren aldiz jarri du NASAk ibilgailu bat Marteko gainazalean. Abuztuaren 6ko lehen orduetan, GMT ordutegian, Curiosity ibilgailua Marteko Gale kraterrean …

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila