Albisteak

Gorotz-transplanteak beherako larriei aurre egiteko

2013/01/24

Saio kliniko batean frogatu dute gorotz-transplanteak eraginkorrak direla Clostridium difficile bakterioaren infekzio errepikakorrei aurre egiteko. Bakterio horrek beherako larriak eragiten …

Legenarraren bakterioak zelula ama bilakatzen ditu zelula helduak

2013/01/23

Legenarra eragiten duen bakterioak zelula helduak birprogramatzeko eta zelula ama bilakatzeko gaitasuna duela deskubritu dute Edinburgoko Unibertsitateko ikertzaileek. Legenarra nola hedatzen den aztertzen ari zirela izan dute mekanismo horren berri; hain justu, horretaz baliatzen dira bakterioak organismoan zehar hedatzeko.

Ekuazio zahar bat ebazteko ahalegin berria

2013/01/18

Naiara Arrizabalaga matematikariak partikulak deskribatzen dituen Dirac-en ekuazio ospetsuari ebazpideak bilatu dizkio, EHUn egindako doktoretza-tesi batean.

Fisika-ekuazio famatuenetako eta konplexuenetako …

Busturialdeko biztanleak Santimamiñen bizi zirenen oinordekoak direla frogatu du EHUko talde batek

2013/01/17

Duela 4.000 urte Santimamiñen bizi ziren pertsonak gaur egun Busturialdean bizi direnen arbasoak direla frogatu du EHUko BIOMICS taldeak. Horretarako, Santimamiñen topatutako hezur-arrastoen DNA mitokondriala aztertu dute, eta gaur egungo populazioaren lagin batekin alderatu dute.

Oroimenerako gakotzat jotzen zen molekula ez da uste zen bezain garrantzitsua

2013/01/16

Elkarren artean zerikusirik ez duten bi ikerketak frogatu dute orain arte oroimenaren molekula izenarekin ezagutu den entzima ez dela ardatza, azkenaldian egin diren ikerketek erakusten zutenaren aurka.

Euli sarraskijaleak ugaztunen dibertsitatea neurtzeko

2013/01/15

Haratustelaz elikatzen diren euliak abilak dira animalien gorpuak aurkitzen, eta abilezia horri etekina atera diote ikertzaile alemaniarrek. Edozein biologok egin …

Entzumenaren parte bat berreskuratzeko terapia garatu dute

2013/01/14

Massachussettseko Begia eta Belarria zentroko ikertzaileek zaratak gortutako saguek entzumenaren parte bat berreskuratzea lortu dute, kokleako iletxoak birsortzeko gaitasuna eman …

Zero absolutuaren azpitik

2013/01/10

Fisikaren ustezko muga gaindiezin bat gainditu dute Municheko Unibertsitateko fisikari batzuek: zero absolutua baino tenperatura baxuago batera hoztu dute potasio-atomoz …

Hilekoaren aurreko nahastea detektatzea errazten duen test bat sortu dute

2013/01/09

Hilekoaren aurretik zenbait emakumezkok izaten dituzten asaldurak detektatzeko tresna bat garatu du Leire Aperribai EHUko psikologoak, bere doktore-tesian. Izan ere, emakumezko askok hilekoaren aurretik ez dute ezer berezirik nabaritzen; beste batzuek, ordea, egunerokotasunean eragozpenak sortzen dizkieten asaldurak izaten dituzte: gogo-aldarte depresiboa, herstura, sentiberatasun emozional areagotua, nekea, kontzentratzeko arazoa, zefalea...

Atomoak mugimenduan filmatzeko bidean

2013/01/01

Elektroi askeko laserrek, X izpien bristada ultralaburrei esker, aukera ematen dute atomoak mugimenduan filmatzeko. X izpien pultsu horiek behar bezain …

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila