Albisteak

Zebren marrak, eltxoen aurkako babes

2014/04/14

Zebrak marra zuri-beltzak izatearen arrazoia odola xurgatzen duten intsektuak dira. Horixe Kaliforniako Unibertsitateko ikerketa-talde batek egin duen lanaren ondorio nagusia. …

2013ko CAF-Elhuyar sariak banatu dira gaur Bergaran

2014/04/10

Gaur banatu dira 2013ko zientzia-dibulgazioko CAF-Elhuyar sariak. Dibulgazio-artikuluen kategorian Gorka Azkune Galparsorok eta Eneko Bachiller Otamendik jaso dituzte sariak. Kazetaritza-lanen arloan Gorka Zabaleta Lopetegik eta Amaia Portugal Gonzalezek, eta, zientzia gizartean sorkuntza-beka, berriz, Xabier Erkizia Martikorenarentzat izan da. Azkenik, Elhuyar Fundazioaren Merezimendu saria Udako Euskal Unibertsitateak jaso du.

Kaloria gutxiko dietak primateen hilkortasuna txikitzen du

2014/04/10

Kaloria gutxiko dietak adinarekin zerikusia duten gaitzak pairatzeko arriskua jaitsi ez ezik, hilkortasuna ere txikitzen du, Wisconsin Unibertsitateak 25 …

Saturnoko hexagonoa: fenomeno harrigarria

2014/04/09

Orain dela hogeita hamar urte Saturnoren iparraldeko poloa inguratzen duen hexagono-formako egitura bitxi bat deskubritu zen. Orain, EHUko Zientzia Planetarioen …

Garunaren bi mapa, BRAIN proiektuaren lehen fruituak

2014/04/02

Oraindik ez da urte erdi bat ere igaro Rafael Yuste neurobiologoak BRAIN proiektua aurkeztu zuenetik Donostian, Passion for Knowledge-Quantum ekimeneko hitzaldietako batean, eta dagoeneko argitaratu dituzte proiektuaren lehen emaitzak. Nature aldizkariak plazaratu ditu, bi artikuluren bidez. Batean, giza enbrioiaren garunaren gene-espresioaren atlasa azaldu dute, eta, bestean, saguaren neurona-konexioen mapa. Garun Zientziarako Allen Institutuko ikertzaileek sinatzen dituzte bi artikuluok, eta, haien arabera, biak ere giltzarri dira giza garunaren eta neurona-zirkuitoen garapena ulertzeko.

Berrikuntzak webgunean: entzun Elhuyar aldizkaria

2014/04/02

Elhuyarren Hizkuntza eta Teknologia unitateak, EHUko Aholab taldearekin elkarlanean, ahots-sintesi bidez webguneak entzuteko teknologia garatu dute, eta Elhuyar aldizkariaren webgunean aplikatu dute. Teknologia horri esker, Elhuyar aldizkariaren albiste eta erreportajeak entzuteko aukera izango du hemendik aurrera erabiltzaileak, irakurtzen (edo entzuten) ari zaren albiste hau barne.

Giza sinbolismoaren garapena ulertzen lagundu duen aurkikuntza Sirian

2014/04/01

Arte figuratiboak izandako bilakaera ulertzen lagundu du Siriako Tell Qarassa arkeologia-aztarnategian aurkitutako hezurrezko hagatxoak. Espainiako CSICek zuzentzen duen nazioarteko ikerketa-taldeak …

Baleen ekolokazio goiztiarra, buru-hezur fosil batean

2014/04/01

28 miloi urte dituen balea fosil bati esker, zetazeoen ekolokazioa oso goiz garatu zela ikusi du ikertzaile-talde batek, Nature aldizkariak …

Gamma izpiak banaka

2014/03/31

Fotoiak banaka igortzeko teknologiak aurrerapauso bat egin du Texasko A&M Unibertsitateko fisikarien lanari esker: orain, gamma izpiak ere igor ditzakete …

Kromosoma bat sintetizatu dute laborategian, sekuentziaren diseinutik abiatuta

2014/03/28

Lehen aldiz, legamia baten kromosoma bat diseinatu eta sintetizatu dute, eta funtzionala dela frogatu dute. Zehazki, Saccharomyces cerevisiae legamiaren hirugarren …

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila