9 milioi erizain gehiago behar dira osasun-estaldura unibertsala lortzeko

9-milioi-erizain-gehiago-behar-dira-osasun-estaldu
Afrika eta Asia dira erizain eta emagin gehien behar dituzten kontinenteak. Arg. Wikimedia

Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) Erizainen eta Emaginen Nazioarteko Urtea izendatu du 2020a. Haren hitzetan, zeregin erabakigarria dute osasungintzan erizainek eta emaginek, harreman zuzena eta eraginkorra baitute herritarrekin osasun-aholkuak emateko, familia-plangintzan parte hartzeko, zein txertoak jarri eta gaixoen zaintza jarraia egiteko. Hortaz, 2030erako garapen jasangarriaren helburuak gauzatu eta osasun-estaldura unibertsala lortzeko, munduan 9 milioi erizain gehiago behar direla jakinarazi du OMEk. Batetik, pazienteak zaintzeko baliabide gehiago izan ditzaten, baina baita osasun-politikan parte hartu eta erantzukin-postuetan ardurak har ditzaten ere.

Izan ere, 2030rako garapen sostengarrirako helburuen artean daude, besteak beste, familia-plangintzako zerbitzuetarako sarbide unibertsala ziurtatzea; bost urtetik beherako haurren heriotza-tasa % 2,5era murriztea; hiesaren, tuberkulosiaren eta malariaren epidemiak amaitzea; botika eta txerto seguruak denon eskura jartzea; substantzia adiktiboen gehiegizko erabilera saihesteko neurriak indartzea;  eta nabarmen murriztea airearen, uraren eta lurraren kutsaduraz gaixotutako eta hildakoen kopurua.

Hala, erizainak XXI. mendeko osasun-erronken erdigunean jarri beharko liratekeela dio OMEk. Gogorarazi du osasun-langileen % 50 osatzen dutela. Are gehiago, herrialde askotan, zerbitzu medikoetarako lehenengo zerbitzu eta bakarra ere izaten dira. Ezagutza teknikaz gain, intuizio eta sentsibilitate handia eskatzen duen lana da erizain eta emaginena; esaterako, gaixoak zaintzeko, edo erditzen ari diren emakumeak eta heriotza ate-joka duten pertsonak laguntzeko. Haien lanak ikusarazi eta indartzeko beharra aldarrikatu du OMEk.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzla. Ezeztatuz gero, ezingo duzu webgune honetan nabigatu. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.