25 milimetroko urezko zubia

25 milimetroko urezko zubia
2007/12/01 | Elhuyar

Urez betetako bi prezipitatu-ontziren artean urezko hodi bat eratzea eta hodiak 45 bat minutuz irautea lortu dute Austriako Graz Teknologia Unibertsitatean. Bi prezipitatu-ontzietan elektrodo bana jarri eta 25.000 volteko tentsioa eragin zuten. Orduan anodoa zuen prezipitatu-ontziko ura, ontziaren paretan gora egin, eta katodoa zuen ontzira pasatu zen. Bi ontzien artean zubi bat eratu zuen, bada, urak. Gainera, ikertzaileek ikusi zuten prezipitatu-ontziak 25 milimetro urrunduta ere zubiak irauten zuela, eta 1-3 milimetroko diametroa zuela. Azaldu dutenez, zubia elektrodoen tentsioak eragiten duen eremu elektrikoari esker eratzen da, eremu elektrikoak ur-molekulak mikroegitura oso ordenatu batean antolatzen baititu. Mikroegitura horiek egonkorrak dira, eta zubiak ere egonkor irauten du.

1
237
2007
12
017
Fisika
Berriak labur
9
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila