Gehienen ustean, 1977an detektatu zituzten lehen aldiz Uranoren eraztunak, ezkutatze-esperimentu batean.
Alabaina, litekeena da William Herschell izatea eraztunak ikusi zituen lehena. Hain zuzen ere, astronomo hark 1797an esan zuen zazpigarren planetak eraztunak zituela. Garai hartan, ordea, baztertu egin zuten baieztapen hura, beste inork ez baitzituen ikusten. Orain, Herschellen idatziak aztertuta, konturatu dira ondo daudela, eta bat datozela gerora jasotako datuekin.