Nafarroako irakasleak STEAM hezkuntzaren eta proiektugintzaren inguruan trebatu dira

Abenduaren 16an, Nafarroako Hezkuntza Departamentuak eta Elhuyarrek STEAM irakaskuntzaren oinarriak ezagutarazi eta proiektu bidezko euskarazko irakaskuntza bultzatzeko prestakuntza eman diete D ereduko Teknologia eta Zientzietako irakasleei

 

nafarroako-irakasleak-steam-hezkuntzaren-eta-proie

Elhuyarreko prestatzaileek erakutsi dute nola bultzatu proiektu bidezko irakaskuntza eta nola gelaratu kontzeptu teorikoak. Prestakuntzaren helburuak dira, beraz, STEAM irakaskuntza ezagutzea eta euskaraz lan egiten duten Teknologia eta Zientziako irakasleak harremanetan jartzea.

Saio honen osagarri, 2020-2021eko Elhuyar Zientzia Azokan parte hartzen ari diren irakasleei tutoretza telematikoa eskainiko zaie, garatu ditzaketen proiektuetan bideratzeko eta kanpoko adituen laguntza eta babesa izan dezaten. Halaber, Nafarroan Teknologia eta Zientzia Azoka martxan jartzeko lehen urratsak eman nahi dira.

Eusko Jaurlaritzak eta Innobasquek antolatutako STEAM Euskadi I Saria irabazi berri du, 2020an, Elhuyar Zientzia Azokak.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila