Irakurleen gomendioak

Roa Zubia, Guillermo

Elhuyar Zientzia

Sare sozialen bidez gustuko liburuak gomendatzeko eskatu dizuegu Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariaren irakurleei. Eta hemen daude jaso ditugun gomendioetako batzuk.

irakurleen-gomendioak

Arantxa Iraolaren gomendioa Agustí Nieto-Galan-ek idatzitako Los públicos de la ciencia: expertos y profanos a través de la historia liburua da. Zientziak gizartearen barruan duen lekua aztertzen du Nieto Galanek; haren ondorioa da kulturaren esparruan baztertuta geratu dela. Azterketa hori zientziari buruz jakin nahi dutenen bitartez egiten du: Los públicos de la ciencia , oso talde askotarikoa, eta zientzia-dibulgazioan eginkizun garrantzitsu bat hartzen duena. "Zientzia-dibulgazioaren amaraunean murgiltzeko ate interesgarria da", dio Iraolak.

Aitor Olanok bi liburu gomendatu ditu. Lehenengoa, Andy Hunt idazlearen Pragmatic Thinking and Learning . "Liburua ez dago dibulgazioan zentratua, gauza batzuk azaltzen ditu, baina dibulgazioa zer den eta nola egin kontatzen du", azaltzen du Olanok. Berez, programatzaileentzat idatzitako liburua da, nahiz eta ematen dituen ideiak beste esparru askotara ere zabal daitezkeen. Huntek azaltzen du nola funtzionatzen duen garunak, eta informazio hori lotzen du gauza berriak ikastearen erronkarekin. Zein da modurik egokiena ikaste-prozesuari aurre egiteko? Nola aplikatu behar da pentsamendu pragmatikoa prozesu horretan? Nola aukeratu helburu egokiak eta zehatzak? Nola atera dakioke etekin handiena norberaren gaitasunari? Galdera horiei erantzuten die Pragmatic Thinking and Learning liburuak.

Olanok gomendatutako bigarren liburua The Structure of Scientific Revolutions da, Thomas Kuhn idazlearena. Zientziak aurrera egitean izaten diren aldaketa handiei buruzko gogoeta bat da. Eta, horrekin batera, zientzialariek berek aldaketa horiek nola hartzen eta onartzen dituzten aztertzen du. Aldaketa ez da ebolutiboa --esaten du Kuhnek--, ez da pixkanakakoa. Aldiz, lasaialdi luzeak izaten dira, eta, gero, bat-batean, iraultza handiak.

Los públicos de la ciencia: expertos y profanos a través de la historia
Agustí Nieto-Galan
Marcial Pons. Ediciones de Historia, 2011
230 x 150 mm
ISBN: 978-84-92820-49-8
Pragmatic Thinking and Learning
Andy Hunt
Pragmatic Bookshelf, 2008
157 x 229 mm
ISBN: 978-19-34356050
The Structure of Scientific Revolutions
Thomas Kuhn
University of Chicago Press, 1996
204 x 139 mm
ISBN: 978-02-26458-08-3

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzla. Ezeztatuz gero, ezingo duzu webgune honetan nabigatu. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.