Lurrak badu berezitasun bat oraingoz beste inon aurkitu ez dena: bizia. Batzuentzat jainkoen kreazioa, eta besteentzat berezko sorkuntza, baina, edozein kasutan ere, esan daiteke miraria dela bizia. Materia apur batetik bizia nola sor daitekeen ulertzea ez da erraza. Baina, sortu zenetik, geldiezina izan da: etengabe ugaritu da, hainbat eta hainbat forma hartu ditu, planeta osoa estali du, eta baita eraldatu ere; bizidunek bizidunentzat moldatutako bizileku bihurtu da Lurra. Historia luzea da, heriotzaz eta jaiotzaz, misterioz eta bitxikeriaz betea. Nola hasi zen ez dakigu oso ongi, eta nola amaituko den ere ez, baina, bitartean, kontu interesgarri asko dago kontatzeko. Eta horixe aurkituko duzu hurrengo orrietan: Lurrari darion bizia.
Apoen familia berri bat izan daitekeena aurkitu dute Indonesiako Ambon uhartean. Aurpegia zapala du, eta begiak aurrealdera ditu, ezohikoa arrainetan. …
Pentagonoak defentsarako proiektu aurreratuak ikertzeko duen agentziarentzat (DARPA) egingo duen hegazkin berriak zer itxura izango duen eman du ezagutzera Boeing …
Odol-emaileak ezinbestekoak dira gaurko medikuntzan, baina aurrerapauso handia izango litzateke emailerik behar ez izatea. Arrazoi asko daude horretarako: batzuetan, emandako …
Big Bang-a ez zen izan unibertsoaren hasiera, uzkurtze-prozesu baten ondorioa baizik. Hori dio Amit Yadav Illinoisko Unibertsitateko astronomoak, Big Bang-ak …
Ikertzaileek frogatu dutenez, ozeanoaren eremu oso handietan oxigenoa desagertzen ari da, eta beldur dira horrela jarraituz gero itsas ekosistemak hondatuko …
Basque Center on Climate Change, BC3 izeneko Klima Aldaketari buruzko Oinarrizko eta Bikaintasunezko Ikerketa Zentroa (BERC) sortu dute Ikerbasquek, Ihobek …
Colorado ibaiak zulatutako arroila handiaren aitzindaria duela 55 milioi urtekoa dela dirudi, eta kontrako noranzkoan zioan ibai batek zulatu bide …
Nazio Batuen lege-aldaketa bati esker, Lurreko uharte handiena are handiagoa da orain. Hain zuzen ere, Australiako plataforma kontinentala 2,5 milioi …
Hainbat animaliak Levy Walks izeneko estrategia erabiltzen dute ehizatzeko, hau da, ez dira noraezean ibiltzen harrapakinen bat ikusi arte, desplazamendu-patroiak …
Nanobakterioak bizidunak direnik ezbaian jarri dute, beste behin, PNAS aldizkariko artikulu batean. J. Martel-ek eta J. Young-ek egindako ikerketan, nanobakterioen …
Irudian ikusten den zuhaitz eskas hori bizirik aurkitutako munduko zuhaitzik zaharrena da, 9.550 urteko izei baten ondorengoa baita. Hainbat adinetako …
Ugaztun guztien karenek funtzio bera dute, enbrioia elikagaiez eta oxigenoz hornitzen dute, eta hark sortutako hondakinak eta karbono dioxidoa kanporatzen …
Munduko materialik meheena munduko transistorerik txikiena egiteko; atomo bat lodi eta hamar atomo zabaleko transistorea. Ikertzaileek Science-n argitaratu dute grafenoa …
Zientzialariek, lehen aldiz, tratamenduekiko oso erresistentea den tuberkulosiaren eragina aztertu dute, hau da, ohiko tratamenduekiko erresistentea denarena. Ikerketaren arabera, aldaera …
Uranio pobretua jaten eman eta inongo arazorik gabe hazten diren onddo batzuk aurkitu dituzte Erresuma Batuko Dundeeko Unibertsitatean. Are gehiago, …
Erregai fosilak erreta bakarrik sortzen diren hidrokarburo-pikor batzuk (zenosferak) aurkitu ditu nazioarteko talde batek dinosauroak desagertu ziren garaiko sedimentuetan. Horrek …
Masa ertaineko zulo beltz bat dagoela dirudi Omega Centaurus konstelazioan. Ondorio horretara iritsi dira Fisika Estralurtarrerako Max-Planck Institutuko ikertzaileak. Emaitza …
Behi eroen gaitza eta pertsonei eragiten dien gaixotasun horren aldaera ezin dira diagnostikatu sintomak azaldu baino lehen, gaitz horien eragileak, …
Frantziako eta Italiako ikertzaile-talde batek animalia urtarrak detektatzeko modu bat garatu du, animalia bera harrapatu edo ikusi gabe. Metodoa erabilgarria …
Merkurioren eremu magnetiko ahula burdinaren eta sufrearen arteko nahastura bereziaren ondorio dela uste dute Steve Hauck-ek eta haren taldekideek. Horrek …
Urte asko dira amiantoaren eragin kaltegarria ezagutzen dela. Adituek bazekiten hainbat gaixotasunekin zerikusia duela, minbizi-mota batzuekin adibidez, baina ez zekiten …
Ozonoa uraren desinfektatzaile ona da. Hala ere, ozono-molekulak ez du asko irauten, uraren OH- taldeekin erreakzionatu, eta oxigeno-molekula bilakatzen baita. …
Elhuyar Fundazioko I+G+Bko lantaldea hizkuntza-teknologien LREC 2008 biltzarrean izan da, Marrakechen. Hizkuntza-teknologietako azken joerak ezagutu, eta Elhuyarren I+G+Bren azken ikerketa-proiektuak …
Oraindik harritu egiten gaitu robot bat bere kabuz ibiltzen edo inoren laguntzarik gabe erabakiak hartzen ikusteak. Bada, hori da EHUko …