Transistorerik txikiena, grafenozkoa

Transistorerik txikiena, grafenozkoa
2008/06/01 | Elhuyar
(Argazkia: Dr. Thomas Szkopek)

Munduko materialik meheena munduko transistorerik txikiena egiteko; atomo bat lodi eta hamar atomo zabaleko transistorea. Ikertzaileek Science-n argitaratu dute grafenoa zirkuitu elektroniko ñimiñoak eginez zizelkatu dutela, transistore bakoitzak molekula baten tamaina pasatxo duela. Nanometroaren eskalako transistoreak landu dituzte grafeno-kristal bakarretik abiatuta.

Bestelako materialak ez bezala, grafenoak oso egonkorra izaten jarraitzen du, eta eroankortasunari eusten dio, nanometroko zati txikiak egin arren. Diotenez, zenbat eta txikiagoa izan transistorea, orduan eta hobeto dabil. Hain zuzen, grafenozko transistoreen abantailak agerian geratzen hasten dira 10 nanometrotik beherako tamainetan, silizioaren teknologiak huts egingo duela aurreikusten den tamainatik behera.

1
243
2008
6
013
Elektronika
Berriak labur
9
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila