XII. CAF-Elhuyar sariak

XII. CAF-Elhuyar sariak

Martxoan ospatu genuen CAF-Elhuyar sarien XII. edizioaren sari-banaketa. Saridunak, epaimahaikideak eta beste hainbat lagun bildu ginen urtero ospatzen den zientziadibulgazioaren festa horretan. Trenei buruzko artikulu bat izan da irabazlea edizio honetan, baina beste arlo askotako testuek ere izan dute saria.Horren guztiaren kronika bat duzue hurrengo orrialdeetan.

Luma hasi berrien kronika

2006/04/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Martxoaren 10ean banatu genituen CAF-Elhuyar sariak Elhuyar Fundazioaren egoitzan, Usurbilen. Aurtengoa XII. edizioa izan da, eta, zientzia-dibulgazioko artikuluak saritzeaz gain, beka bat eman diogu liburu bat idazteko proiektu bati.

Biziaren gidaliburua denontzat

2006/04/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia
Konplexutasunaren zientziaren ikuspegitik, bizia sare gisa uler dezakegu. Irakurleari sare horretan murgiltzen lagunduko dion gida bat izango da nire liburua. …

Saridunekin motzean

2006/04/01 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa
Egilea: Hibai Unzueta Garcia Nik uste dut jendeak ezagutzen ez dituen gauza pila bat topatuko dituela. Egia esan, ohituta gaude …

Burdinbideen iraultza

2006/04/01 Unzueta Garcia, Hibai - Telekomunikazio-ingeniaria

Garraiobideen etorkizuna auto hegalarietan eta soinuaren abiadurara doazen hegazkinetan irudikatu ohi du zinemak. Baina errealitateak erakusten digu mugikortasunaren iraultza berria beste garraio-modu batek ekarriko digula; trenak, hain zuzen ere. Ondorengo urteetako trenetan bidaiariok toki zabala izango dugu hankak luzatzeko, eserleku erosoak, kafetegia, Interneterako konexioa, lan-inguru aproposa, telefono mugikorra erabiltzeko estaldura egokia... eta hori guztia abiadura azkarrenetan. Itxura ona du horrek, baina gaur egun ezagutzen dugun trena ez da horrelakoa. Nola gertatuko da metamorfosi hori? Zalantzarik gabe, punta-puntako teknologiarekin.

Zaharrak berri

2006/04/01 Arbelaitz Ubegun, Estibaliz - Biologian lizentziatua

Ingurura begiratuta edonon aurki ditzakegu zuhaitz zaharrak, eta, hori dela eta, ikusgaitz bihurtu dira, arrunt, gureak ez diren beste begi batzuek ikusi dituzten arte. Duela 5 urte iritsi zen lehenengoz Helen Read Euskal Herrira, Europan zehar egiten ari zen bidaiaren baitan. Bidaia hartan, Ingalaterran hainbeste eztabaida sortzen dituzten zuhaitz zaharrak bilatzen zituen, garai batean moarratu zirenak bereziki. Helen Readek Natura 2000 Sarean dagoen Burnham Beeches-en egiten du lan, eta Ancient Tree Forum zuhaitz zaharren kudeaketaren inguruan sortutako foroaren partaide da. Talde horrek herritarrak zein zuhaitz zaharrekin lanean diharduten profesionalak biltzen ditu, eta bizidun haiek duten garrantzia azaltzea du helburu.

Arrainak, geneak eta txipak: poluzioaren aurrean adierazteko askatasuna

2006/04/01 Cancio Uriarte, Ibon - Biologian doktorea
Bilbao Castellanos, Eider - Biokimikan lizentziatua

Indibidualki zein beren arteko konbinazioz estresatzaile moduan joka dezaketen hainbat faktore naturalek eratzen dute ingurune fisikoa, besteak beste, tenperaturak, oxigenoak, gazitasunak, urhornidurak, argi ultramoreak, eta, nola ez, faktore antropogenikoek. Estresatzaile horien artean, gero eta nabariagoa da metal astunek zein konposatu kimiko organikoek sortutako poluzioaren eragina.

Maite haugu, zorion

2006/04/01 Aristegi Urkia, Igor - Ikertzailea

Gaixotasunak sendatzen eta erosoago bizitzen laguntzen digu zientziak. Baina, hori gutxi balitz, azken hamarkadetan ikergai berezia izan dute zientzialariek: zoriona. Izan ere, herrialde garatuetan izurriterik bortitzena ez da gripearena; aitzitik, tristura da aberatsen birus mingarria, desesperantza, asperra. Gaur egun, bizitzari zentzua emateko, atsegin betez jarduteko gure eginkizunetan, mantal zuriko gizon-emakumeei eskatu behar dizkiegu argibideak, zenbait aurkikuntza garrantzitsu egin baitituzte gure ongizatea bermatze aldera. Hemen, artikulu honetan, bi ikerketa-eremu izango ditugu hizpide; Farmakologian eta Psikologian izandako ekarpenak aztertuko ditugu.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila