Sexuaren arrazoiak

Sexuaren arrazoiak

Sexuaren emaitza da jaioberria. Hori bezain erraza da. Eta hori bezain konplexua. Konplexutasun horren adierazle dira sexuak duen arrakasta, kasu eskandalagarriak, maitasunaren usaina, sexuaren nahi gabeko albo-ondorioak, zakilaren eboluzioa, hermafroditismoa, Oteloren arrazoiak, poligamia, orgasmoa, homosexualitatea, maiteminaren iraupena... Hurrengo bi artikuluetan, gai horiek agertzen dira, eboluzioaren, genetikaren eta giza izaeraren ikuspegietatik azalduta. Eta badira gehiago; horien artean, galdera bat: sexurik gabe, zer?

Sexua, zertarako?

2012/12/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Zalantzarik gabe, sexuak arrakasta handia du. Horixe berretsi du Ibon Cancio biologoak: "Ugalketa sexuala oso arrakastatsua izan daiteke, eta numeroek …

Gu eta gure sexua

2012/12/01 Elhuyar Zientzia -

Animalia sexudunak gara, eta, alderdi horretatik, ez gara asko bereizten beste ugaztunetatik. Askok, ordea, ukatu, ezkutatu edo moldatu egin dituzte ugalketa sexualak gure espeziearen izaeran eta jokabidean dituen ondorioak, eta erlijioan edo ikasketa-prozesuetan oinarritu dira haiek azaltzeko. Aldiz, psikobiologo eboluzionistek biologiaren eta eboluzioaren ikuspegietatik aztertzen dituzte besteentzat tabu diren gai batzuk: seme-alabekiko jarrerak, desleialtasuna eta jeloskortasuna, monogamia eta poligamia, orgasmoa, maitemintzea, homosexualitatea... Izatez, ez baikara hain bereziak ere.

Atarikoa

Salbuespenik gabe

2012/12/01

Animalia baten portaera azaltzeko oinarri biologikoak erabiltzen direnean, geure buruarekin salbuespena egiteko ohitura eta tentazioa handiak dira. Eta ez mundu-ikuskera erlijiosoa izan eta gizakia apartekotzat jotzen dutenen aldetik bakarrik. Oso arrazoi desberdinengatik, beren burua sokaren …

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila