Sakelako elektrizitatea: bateriak mugak gainditu nahian

Sakelako elektrizitatea: bateriak mugak gainditu nahian

Gizaki teknologikoa ez dago inoiz inkomunikatuta. Edozein tokitatik eta edozein unetan, lagun du telefono mugikorra. Eta ordenagailu eramangarri bat ere eskura izanda, aukeraz betetako mundu informatiko batean bizi da. Baina gizaki teknologikoa ez dago pozik. Gailu elektronikoek energia eskatzen diote. Maiz konektatu behar ditu sare elektrikora, bateriak indarberritu daitezen. Oso maiz. Gizakiak menpekotasun horretatik ihes egiteko premia du. “Hilabete edo gehiago iraungo didan bateria bat nahi dut!” egiten du oihu. Baina ezinezkoa da.

Autonomia iheskorra

2009/07/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia
Lakar Iraizoz, Oihane - Elhuyar Zientzia

"Eskatzea librea da", esaten dute. Baina eskatze hutsagatik ez da dena lortzen. Kargatzeko beharrik gabe hilabete irauten duen bateriarik ez dago. Egia esan, ordenagailu eramangarrietan, zortzi edo bederatzi ordu irauten duenik ere ez dago, eta hori da erabiltzaile askok eskatzen dutena; hegazkinetan maiz bidaiatzen dutenek, adibidez. Posible da? Erabiltzaileek baietz espero dute, baina ingeniariek ezetz esaten dute.

Noiz arte horrela?

2009/07/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Ingeniariek ez dute kristalezko bolarik erabiltzen. Ezin dute esan noiz asmatuko duten bateria-mota berri eta iraultzaile bat. Hala ere, itxaropen handia dute automobilgintzatik etorritako aurrerapenekin. "Aldaketa baldin badator, handik etorriko da", esaten dute. Telefono mugikorren industria zain dago aurrerapen horietaz baliatzeko, orain arte telefonoetako baterien ikerketaz automobilgintza baliatu den bezala.

Birziklatzearen ustekabeko sekretuak

2009/07/01 Lakar Iraizoz, Oihane - Elhuyar Zientzia

Badakigu bateriek bizialdi mugatua dutela: hainbat karga-deskarga ziklo betetakoan, akabo. Huts egiten dute. Ezin esan, ordea, hor bukatzen denik baterien bizitza. Hain zuzen, hortxe hasten da buruan hainbat galdera-ikur utzi dizkigun prozesua: birziklatzea.

Atarikoa

Baterien nahiak eta ahalak

2010/07/01

Mugikor batekin, sakelan eraman dezakegu mundua orain. Ahalmen eta irismen ikaragarriak ekarri dizkigute gailu eramangarriek, eta askatasuna ere bai, harik eta hari bati lotu behar dizkiogun arte. Harik eta bateriaren azken marratxoak dir-dir egiten duen ...

5.0/5 rating (1 votes)
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.