Minbiziaren aurkako gerra irabazteko asko falta bada ere, hilkortasun-tasa gutxitzea eta pazienteen ongizatea hobetzea lortu da azken urteotan. Neurri handi batean, tratamenduetan izan diren aurrerapenei zor zaie hori. Hurrengo orrietan, aurrerapen horien berri ematen da, bi artikulutan: dagoeneko erabiltzen diren tratamenduak, batean; eta oraindik proba-fasean baina pazienteetara iristeko ia prest daudenak, bestean.
Minbiziari buruzko datuak gazi-gozoak dira. Gaziak, minbizia delako, gaixotasun kardiobaskularren ondoren, heriotza gehien eragiten dituen gaitza, nola Euskal Herrian hala …
Lan-mahaitik oheburura (from bench to bedside), horrela deitzen zaio zuzenean terapiara bideratuta dagoen ikerketari, eta horretan ari dira minbiziaren tratamenduetan …
Ez da gozoa zenbaki honetako orrialde nagusietan garatu dugun gaia. Euskal Herrian, eta, oro har, Europan, heriotza gehien eragiten duen bigarren gaixotasuna da minbizia. Gaitz gaiztoa da, gainera. Bere-bereak dituen ezaugarri biologikoek berebiziko gaitasuna ematen …