Labar-artearen ikerketan eta interpretazioan sekulako eragina izan dute azken urteotako aurrerapen tekniko eta metodologikoek. Hala, arkeologoek gero eta hobeto ezagutzen dute adierazpen-mota hori, eta, horren ondorioz, orain arte nagusitu den ikuspegia aldatzen ari da. Hori bai, oraindik badituzte erantzunik gabeko galderak; tartean, hau: zer funtzio zuten irudi haiek?
30.000 urteko antzinatasuna izan arren, labar-arteak ez du gaurkotasunik galdu. Aitzitik, arkeologoek, teknika aurreratuak erabiltzeko aukera izan ahala, adierazpen-mota hori hobeto ezagutzeko aukera izan dute, eta, horren ondorioz, labar-arteari buruz orain arte nagusitu den ikuspegia aldatzen ari da.
Labar-artearen ikerketan eta interpretazioan sekulako eragina izan dute azken urteotako aurrerapen tekniko eta metodologikoek. Hain zuzen ere, zenbat eta datu gehiago jaso eta zenbat eta zehatzagoak izan, orduan eta errazagoa da zuzen erantzutea sortzen diren galderei; besteak beste, honi: zer funtzio zuten irudi haiek?
Duela 40.000 eta 10.000 urte artean Europan bizi izan ziren Homo sapiens ek arrasto aberatsa utzi zuten Ekainen, Santimamiñen, Altamiran, Lascaux-en eta beste hainbat kobatan. Zaldiak, errinozeroak, zezenak, hartzak, eskuak marraztu zituzten, multzo txikitan edo …