Klima-aldaketaren munduan

Klima-aldaketaren munduan

Klima-aldaketaren munduan bizi gara. Alde guztietatik iristen zaizkigu klima-aldaketaren hotsak, eta edonon ikusten ditugu klima-aldaketaren irudiak. Azkenerako, zaila egiten zaigu jakitea benetan zer gertatzen ari den, edo zer dakigun gertatzen ari denaz. Hala ere, mehatxu nagusien zerrendan sartuta daukagu. Horregatik, komeni da objektibotasunaren lupa hartu, eta aztertzea zertan den klima-aldaketaren mundu hau.

Emaitzak bai, mugak ere bai

2009/06/01 Lakar Iraizoz, Oihane - Elhuyar Zientzia

Badirudi arrapaladan goazela klima beroago batera. Hori esaten digute aditu gehienek, klima-ereduetan oinarrituta. Badirudi klima-ereduek etorkizuna iragartzen dutela, aztiek erabiltzen dituzten bola magikoen antzera. Egia esan, ez dute horrelakorik egiten: ez dira bola magikoak, eta ez dituzte iragarpenak egiten. Eta, hala ere, ereduez baliatzen dira adituak etorkizuneko klima-kondizio posibleak ezagutzeko.

IPCC, datuetatik txostenetara

2009/06/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Klima-aldaketa eta IPCC elkarrekin entzuten eta irakurtzen ditugu askotan. Baina zer da IPCC? Nola egiten dute lan? Zenbat jendek hartzen du parte? Nola koordinatzen dira? IPCCrekin harreman zuzena duen Roxana Bojariu Bukaresteko fisikariak azaldu digu guztia.

CO2 et al.

2009/06/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Sei dira, Kyotoko protokoloaren arabera, berotegi-gasak: karbono dioxidoa (CO 2 ), metanoa (CH 4 ), oxido nitrosoa (N 2 O), hidrofluorokarbonoen familia (HFC), perfluorokarbonoen familia (CFC) eta sufre hexafluoruroa (SF 6 ). Zer dute horiek guztiek berezia? Zergatik ikertzen eta hitz egiten da batik bat CO 2 -ari buruz?

Gehiegizko populazioa

2009/06/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Koloratzaile-tanta bat isurita, ezin da aldatu itsasoaren kolorea. Hamar mila litro isurita ere ez, nahiz eta toki jakin horretan eta denbora batez hala gertatu. Baina egunero bilioika litro isuriz gero, seguru asko, kolore-aldaketa sumatuko genuke. Printzipio hori aplika dakieke ingurumenarekin zerikusia duten arazo askori: gizakiaren eragin kaltegarria arazo bilakatzen da kantitate handian egiten duelako.

Kearen merkatua

2009/06/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Kea saltzea iruzur egitearen metafora da hizkuntza batzuetan. Alabaina, nolabait bada kearen salerosketan oinarritutako merkatu bat. Hobeto esanda, kea isurtzeko eskubideen merkatua da; are zehatzago, karbono dioxidoaren isurketa-eskubideen merkatua. Europako Batzordeak sortua da, eta haren azken helburua isurketak murriztea da.

Geoingeniaritza

2009/06/01 Álvarez Busca, Lucía - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Berotegi-gasen murrizketak nahikoa ez direla eta, beste plan batzuk garatzen ari dira ikertzaileak. Horietako plan batzuk geoingeniaritzaren alorrean sartzen dira, hau da, planeta-mailako eragina izango luketen eskala handiko ingeniaritza-proiektuak dira.

Zer salbatu nahi dugu?

2009/06/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Oro har, gizakiak onartu du klima aldatzen ari dela, aldaketa horrek ondorio kaltegarriak dituela, batez ere ingurumenean, eta, neurri batean, giza jardueraren ondorioa dela. Hori dela eta, azken urteetan, ingurumen-arazoen zerrendaren lehen postuan dago klima-aldaketa. Gizakia kezkatuta dago. Egoerari aurre egin behar dio. Baina zer salbatu nahi du ahalegin horrekin?

Atarikoa

Gure klima-aldaketa

2009/06/01

Ekaineko zenbaki honi jarritako izenburuak esaten du: klima-aldaketaren munduan bizi gara. Fisikoki eta mediatikoki. Azkena nabarmena da, gaiari buruzko hitzak hondoko zarata bihurtzeraino aditzen baititugu. Eta, hala ere, gorrak izango bagina bezala aritzen gara askotan ...

5.0/5 rating (1 votes)
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.