Itxaropen bioartifiziala

Itxaropen bioartifiziala

Transplanteak sekulako aurrerapena izan ziren medikuntzan, baina ez dira perfektuak izatera iritsi; arazo handiak dituzte, eta gaur egungo ikerketa-lerro asko arazo horiek konpondu nahian ari dira. Azken urteetan, zelula amak iritsi dira ikerketa horietara. Zelula amek ere ez dute konponbide perfektua ekarriko, baina agian inflexio-puntu bat izango dira transplanteen munduan. Gaur egun, ez dago neurrira egindako organorik osatzerik haiekin, salbuespen oso mugatu batzuk kenduta. Baina ideia hori da ikertzaileen azken helburua.

Joera naturala, artifizialetik abiatzea

2012/04/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Organo bioartifizialak sortu ahal izatea ikertzaile askoren azken helburua da, egoera ideal batetik gertuen dagoen posibilitatea dirudielako. Egoera ideal batean, kaltetutako organo bat ordezkatuko litzateke, nahi bezain azkar, eta albo-ondoriorik izan gabe. Organo bioartifizialak sortu eta transplantatzea da ideia. Baina ez dago bermatuta organo bioartifizialak egin ahal izango direnik. Horregatik, bestelako organo artifizialen bidea ere ez dago geldirik.

Atarikoa

Organoak sortzeko itxaropenez

2012/04/01

"Itxaropen bioartifiziala" izenburupean, transplanteetarako organoak eta ehunak sortzeko garapenen berri jaso dugu zenbaki honetako gai nagusian. Garapen-ildoetako batek zelula amak ditu ardatz, eta helburua argia da: pazientearen zelula amak erabilita, behar dituen organoak edo ehunak …

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila