Adimen handia: bizitzeko eta identifikatzeko erronka

Adimen handia: bizitzeko eta identifikatzeko erronka

Adimen handiko pertsonei buruz hitz egiten denean, umeak izaten dira protagonistak. Ez da helduen artean ez dagoela adimen handiko pertsonarik; umeak, baina, beren gaitasunak eta potentzialak garatzeko sasoian daude. Izan ere, adimen-kontuetan, landu eta garatu gabeko potentziala atrofiatu egin daiteke. Aditu batzuek, hala ere, uste dute adimen handiko gisa identifikatzeko gehien erabiltzen diren testek ez dutela umeen potentzial osoa neurtzen. Test horien atzean adimena gauza monolitiko, baterakoi eta lineal moduan ulertzeko joera bat dago.

Ahalmenarekin jaio, baina...

2011/02/01 Lakar Iraizoz, Oihane - Elhuyar Zientzia

Adimen handiko haur batzuek mugak izaten dituzte.

Zer da, ordea, adimena?

2011/02/01 Lakar Iraizoz, Oihane - Elhuyar Zientzia

Test bidez kalkulatutako adimen-adina banako bakoitzaren adin kronologikoaz zatitzen da, eta emaitza hori ehunez biderkatzen da. Horrela lortzen da adimen-kozientea, adimen-mailari buruz hitz egiten denean, halabeharrez ateratzen den kontzeptua. Jatorria, baina, XX. mendearen hasieran beste helburu batekin sortu zen tresna batean du.

Atarikoa

Adimenaz

2011/02/01

“Neu eta neure ingurugiroa, horixe naiz ni” idatzi zuenean, ez zen ari giza adimenaren neurketaz Ortega y Gasset; hain ederki lotzen zaio, ordea, gizakion adimena neurtzeko eta ebaluatzeko historiari... Izan ere, aurreiritziek eta garaian garaiko …

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila