Honez gero oporrak bukaeran izango dituzue gehienok eta jolas eta entretenigarriak alde batera utzi, neurri batean behintzat, eta berriro ere lanari ekin beharko diogu.
Ale honetan eskaintzen dizuegun programaren helburua zenbakien idazkera lantzea da. Nahikoa sinplea da erabilpenaren aldetik, baina horrek ez du esan nahi erabilgarria ez denik. Zenbakiak ikasten ari diren haurrentzat eta euskara ikasten ari direnentzat interesgarria izan daitekeela uste dugu.
Programak zenbakia letraz ematen du eta zifra idatzi behar da. Dena den, honela pixka bat praktikatu ondoren erabiltzaileak gauza gehiago konplika dezake nahi izanez gero. Horretarako nahikoa da programan aldaketa txiki bat egitea, honek zenbaki idatzia eman ordez zifra eman dezan, letraz idaztea erabiltzailearentzat utziz.
Beti bezala aldaketa txiki hauek zuen esku uzten ditugu. Hemen duzue programa eta zati nagusien azalpen labur bat.
(Oharra: Irudia ongi ikusteko jo ezazu PDF-ra).PROGRAMAREN AZALPENA:
Programa honetan lau taula nagusi erabiltzen dira:
TAU: Aleatorioki sortutako zenbakiaren digituak gordetzeko erabiltzen da.
TAU1$, TAU2$ eta TAU3$ taulak zenbakiaren letra bidezko adierazpena osatzeko erabiltzen dira. Zenbakia osatzen duten digituak erabiliko dira indize bezala taula hauetako elementuak atzitzeko
.Programa honen zatirik garrantzitsuena ZENBAKIA azpirrutina da eta hauxe izango da hain zuzen ere polikiago aztertuko duguna.
X eta Y (zenbaki osoaren zenbatgarren digitutik zenbatgarren digitura tratatu behar duen) erabiltzen ditu parametro bezala eta ZE$ itzultzen du.
Azpirrutina honetan hiru digituzko zenbakia tratatzen da; programa nagusia arduratuko da milioiak, milakoak etab. diren egiaztatzen.
X eta Y berdinak (digitu bakarreko zenbakiaren kasuan) edota X Y izango dira. Lehen kasuan, nahikoa izango da X posizioan dagoen digitua indize bezala hartu eta TAU1$ taulan dagoen balioa hartzea.
Bigarren kasuan aldiz, digituak banan-banan aztertu behar dira:
Digitu bakoitzari dagozkien hitzen arteko loturak egiteko ondoko erizpidea segitzen da:
OHARRA
TAU1$ eta TAU3$ taulak atzitzean indizeen balioa digitua edo zenbakia baino 1 handiagoa da. Honen arrazoia, taula horietako lehen elementua hutsa (0ren kasurako) izatea da.