1988. urtean, Nazio Batuetako Biztanleri Fondoko zuzendari zen Nafis Sadik-ek honakoa esan zuen hitzaldi baten hasieran: Giza eskakizunen hazkundearen eraginez bizidun guztiek behar dituzten lurra, ura eta airea kaltetzen ari dira. Ugalkortasun-tasa handiak eta demografi hazkunde azkarrak areagotu egiten dute arazo hau. Hazkunde motelagoaz eta garapen bidean dauden herrietako biztanleri banaketa orekatsuagoaz, nekazal lurretan, energi iturritan eta ur- eta baso-antolaketetan dagoen presioa leundu egingo litzateke eta gobernuek zein administrazio pribatuek garapen orekatuagorako estrategiak diseinatzeko denbora-tarte zabalagoak izango lituzkete. 1989. urtean, Nafis Sadik-ek hauxe esan zuen: Emakumeak bere bizitzari buruzko erabakiak hartzeko duen askatasun-maila izan daiteke etorkizunerako gakoa. Ez herrialde txiroetan bakarrik; baita aberatsetan ere. Emakumeek, ama, elikagai-ekoizle eta -hornitzaile, politikari, etab. diren neurrian, aldaketa-prozesuan funtsezko papera jokatzen dute.
Sarrera honen bidez gainpopulazioaren inguruko arazoen egoera bi hitzetara laburtu nahi izan da, baina gairik garrantzitsuenak azter ditzagun banan-banan.
Antzina, hazkunde-tasa mila urtean % 2koa zen eta 1950-1960 hamarkadan urtean % 2koa izatera heldu zen. Beraz, munduko biztanleria mila milioi pertsona hazten da hamabi urtero. Minutuero 150 pertsona gehiago dago, egunero 220.000 pertsona gehiago eta urtero 80.000.000 gehiago. Horrela 2000. urtean Lurreko biztanleria 6.100 pertsonakoa izango da.
Demografi tasak txikiagotzen hasi badira ere, 1985. urtetik 2025. urtera bitartean biztanleria 3.000 milioi handiagotuko da. Mende bat beharko da hazkundea zero izateko, baina orduan biztanleria 10.000 milioikoa izango da, hau da, gaurkoaren bikoitza. Hauetatik gehienak garapen bidean dauden herrietan jaioko dira. 1950. eta 1985. urte bitartean mundu garatuko biztanleria 800 milioitik 1.200 milioiraino hazi zen bitartean, garatu gabeko munduan 1.700 milioitik 3.700 milioiraino hazi zen.
Hazkunde honetan osasun-kanpainek badute zerikusirik, haur-hilkortasuna txikiagotu eta bizi-itxaropena handiagotu egin baitira. Baina, demografi hazkundeak arazoak sortzen ditu.
Kenian, adibidez, hazkunde-tasa urtean % 4ekoa da. Beraz biztanleria bikoiztu egiten da 18 urtero. Hazkunde honek lur-banaketan du islada. Lur onenak zati askotan banatu dira eta 1969. urtean bakoitzeko nekazal lurrak 0,4 hektarea izatetik, gaur egun 0,2 hektarea izatera igaro dira. Nekazari pobreak lur marjinalak landu beharrean edo hirietara emigratu beharrean dira. Keniako hiriburuan, hots, Nairobin, % 600 hazi da bere biztanleria 1950 eta 1979 bitartean.
Demografiaren eta lurraren arteko egokitzapena lortzeko konpromezu politikoarekin batera, giza zein finantza-baliabideen zati bat antolaketa-plangintza berezietan inbertitu beharra dago. Zenbait estatuk lortu du helburu hori; besteak beste, Txina, Costa Rica, Kuba, Indonesia, Mexiko, Koreako Errepublika, Sri Lanka eta Tailandiak.
1950. urteaz geroztik hirietan bizi den biztanleria hirukoiztu egin da eta 1985. urtean 2.000 milioi ingurukoa zen. Herri garatuetan hiri-biztanleria bikoiztu egin zen 1950. eta 1985. urte-bitartean, hau da, 477 milioitik 838 milioiraino igo zen. Epe berean garatu gabeko munduko hiri-biztanleria laukoiztu egin zen, hau da, 286 milioitik 1.140 milioiraino igo zen. 2000. urterako Hegoamerikako biztanleriaren % 75, Afrikakoaren % 42 eta Asiakoaren % 37 hirietan biziko dira.
Munduko batezbestekoa kontutan hartuz, milioi bateko biztanleria duen hiriak 625.000 tona ur, 2.000 tona elikagai eta 9.500 tona erregai kontsumitzen ditu eta 500.000 tona ur zikin, 2.000 tona hondakin solido eta 950 tona atmosfera-poluitzaile sortzen ditu.
Gainera, hiri-hazkundeen eraginez, nekazal lurrak murriztu egin dira eta hau oso larria izan daiteke zenbait herritan. Egipton adibidez, gaur egun, lurren % 4ak besterik ez du nekazaritzarako balio.
Haurdunaldian dauden emakumeek gaixotasun arruntez hiltzeko besteek baino arrisku handiagoa dute. Urtero 500.000 emakume hiltzen dira haurdunaldian eta hauetatik % 99 garatu gabeko herrietan bizi dira. Hilkortasun-mota hau 15 eta 49 urte-bitarteko emakumeen laurdenean gertatzen da. Emakume afrikar batek erditzearen ondorioz hiltzeko duen arriskua 1/14ekoa da eta Asiako zenbait alderditakoa 1/18koa da. Herri garatuetako probabilitatea 1/4.000 eta 1/7.000 bitartekoa da.
Munduan izaten diren heriotzetan herena bost urte baino gutxiagoko haurrei dagokie. Garatu gabeko herrietan 11.000.000 haur hiltzen dira urtero; infekzioen eraginez batez ere. Bost urtez beherako 100.000.000 haurrek ez dute behar adina jaten.
2100. urtean munduko biztanleria 10.200.000.000 pertsonetan egonkortu egingo dela espero da. Hauetatik 8.500.000.000 garatu gabeko herrietan biziko direnez, nekazal lurren eta ur-baliabideen banaketak garrantzi berezia izango du. 1950. eta 1985. urte-bitartean munduko ale-produkzioaren hazkundea biztanleriarena baino handiagoa izan zen. 700 milioi tonatik 1.800 milioi tonaraino igo zen, hau da, urteko hazkundea % 2,7koa izan zen. Hazkunde hau hazi berriak, ongarri kimikoak, pestizidak eta ureztapen-sistemak erabiltzeagatik lortu zen.
Hala ere, gaur egun, 730 milioi pertsona dago nahikoa jaten ez duena eta hauetako gehienak Ekialdeko Asian eta Saharaz beheko Afrikan bizi dira.
Bestalde, zenbait estimazioren arabera, lurraren degradazio eta higaduraren eraginez Asia, Afrika eta Hegoamerikako nekazal lurraren % 65 desagertu egingo da 2100. urterako.
Garatu gabeko herri askotan emakumeak oso gazte ezkontzen dira. Emakume afrikarrean % 50, emakume asiarretan % 40 eta emakume hegoamerikarretan % 30 hamazortzi urte bete aurretik ezkontzen da. Gizonak geroago ezkontzen dira. Sudanen, senarraren eta emaztearen arteko diferentzia zortzi urtekoa da batezbeste, Pakistan-en sei urtekoa eta Kolonbia eta Paraguay-n lauzpabost urtekoa.
Adin-diferentzia honek zenbait ondorio dakar. Batetik, emazteak senarrak baino esperientzia gutxiago izatea, eta bestetik, emakumea alargun geratzeko posibilitatea handiagotzea. Kamerunen emakume alargunen kopurua gizonena baino 19 aldiz handiagoa da. Afrikan, oro har, emakume alargunen kopurua, helduen % 25 da.
Haurrik ezin izan duen emakume asko dago munduan. Egoera hau ez da ontzat hartzen haur asko jaiotzen diren gizarteetan. Izan ere, leku hauetan guraso askok zahartzaroa seme-alabak izanez segurtatzen baitu. Munduko Osasun-Erakundeak dioenez, munduan hamar bikoteetatik bat antzua da. Antzutasun primarioa (haur bat ere izan ezin denean) % 1,5ekoa izan daiteke zenbait lekutan, baina herrialde jakin batzuetan % 40 izatera iritsi daiteke.
Antzutasun sekundarioa (haurren bat edo beste edukitzean izandako kalteen eraginez sortutako antzutasuna) askoz ere hedatuagoa dago; batez ere Afrikan.
Munduko biztanleriaren hiru bostenak bere burua berez elikatzen du, baina garatu gabeko herrietako biztanleriaren % 80k ez du soldatarik edo zahartzaro-pentsiorik. Laneko Nazioarteko Erakundearen arabera 2000. urtean mundu osoko gizonezko jubilatuen % 25ak eta emakumezkoen % 6ak kobratuko du zahartzaro-pentsioa.
Mundu industrializatuan, segurtasun ekonomikoa soldaten, aurrezkien eta pentsioen bidez lortzen da, baina horrelakorik ez dago garatu gabeko munduan.
Garatu gabeko herririk gehienetan, semeak alabak baino nahiago dituzte. Gurasoek ez dute ezkondutako alabarengandik gehiegi espero izaten. Gainera, neskak ezkondu aurretik izan dezakeen ekonomi ekarpena ez da ia baloratzen. Malin eta Afganistanen, adibidez, enpleguaren % 89 eta % 97, hurrenez hurren, gizonei dagokie, eta emakumeen soldata gizonena baino txikiagoa izaten da, nahiz eta lan berdina egin.
Gainpopulazioari eragiten dioten faktore nagusiak aztertu ditugu orain arte. Laburbilduz, desarroilismoa eta emakumearen egoera dira, batez ere, arakatutako faktoreak. Beraz, gainpopulazioa arazo izan ez dadin edota ahalik eta razionalena izan dadin, aipatu bi faktoreen inguruan zenbait gomendio eman da:
Gomendio hauek lortzeko programa desberdinen lehentasun politiko eta ekonomikoek Lurraren kapital ekologikoa kontserbatu egin behar dela eta garapena baliabideen aprobetxamendu kontrolatuen bidez burutu behar dela kontutan hartu behar dute.
Horretarako, eman beharreko lehen urratsa planifikazioarekin eta garapenarekin zerikusirik duten iharduera guztietan “ingurugiro-kontabilitatea” izeneko kontzeptua ezartzea da. Eta bigarren urratsa, ingurugiroa kaltetuko ez duen garapen ekonomiko eta sozialerako nazioarte-mailako egitura ekonomikoa sortzea izango da.
Nazioarte-mailan garapen razionala lortu ahal izateko ikerketarako kooperazioa eta arriskurik gabeko industri prozesuak ezarri behar dira. Industrializazioak teknologia arriskutsuak erruz erabiltzen segitzen badu, karga toxikoak ingurugiroak berrosatzeko duen ahalmena gaindituko du.
Aldi berean, herri industrializatuek garatu gabeko herriei lagundu egin behar diete demografi hazkundearen tasa eta, batez ere, hirien hazkundea kontrolatzen.
Gaur egun 5.200.000.000 biztanle gaude munduan eta zenbait aurrikuspenen arabera, XXI. mendearen erdialdean 10.000.000.000 biztanle izango dira munduan. Lurra horrenbeste jende irensteko gai izango den ala ez ezin da aldez aurretik jakin, baina neurri batean egun bizi garenon esku izango da erantzuna. Diferentzia sozialak txikiagotzeak eta baliabide naturalak razionalago ustiatzeak asko lagun diezaiekete hurrengo belaunaldiei, egin beharko dituzten lanetan.
Demografi hazkunde azkarra duten hiriak (milioitan)Hiria | 1950 | Oraingo datuak | 2000. urtean |
Mexiko | 3,05 2,7 3 1,45 2,5 1,4 1,78 0,27 0,61 0,14 0,15 0,11 | 19,5 17 12 8,5 8,5 8 8 4,2 5 0,95 1 0,65 | 25,8 24 16 13,2 11,1 13,2 11,1 8,3 6,5 5,3 4,6 1 |
Zonaldea | 1950-55 | 1980-85 | 1960-65 | 1980-85 |
Mundua | 49,9 37,5 41,2 52,3 64,2 65,3 61,7 61 | 64,6 | 117 157 133 101 43 37 32 35 | 81 114 87 64 27 16 25 39 |
Gainpopulazioari aurre egiteko zenbait gomendio
Gomendio hauek praktikan jarriko direla bermatzeko, ondoko helburu zehatzak ezarri dira 2000. urterako:
Bestalde, munduko baliabide eta biztanleriaren arteko oreka egokiagoa lortzeko, Nazio Batuetako Ingurugiro eta Garapenerako Munduko Batzordeak hauxe proposatzen du:
|