Marrubien sehaska, dirudienez, Alpeetan dago, eta erromatarrek ezagutu bazituzten ere ez zituzten landatu.Gaur egun ordea, ez dago mendietako marrubi txiki horien zapore paregabea dastatzeko ohiturarik. Izan ere, merkatuan saltzen dituzten fruitu mardul eta eder horiek begietarako erakargarriagoak baitira, zaporez askoz eskasagoak badira ere.
Erraz galtzen den fruta fin honek ondoko osagaiak ditu: % 90 ur, % 7 karbohidrato, % 0,7 proteina eta % 0,6 koipe. Ikus daitekeenez, proteina eta gantzetan eskasa den arren, aberatsa da gluzidoetan eta, bereziki, gure hesteak zurgatzen ez duen zuntzean (2,2 g zuntz / 100 g marrubiko). Hala ere, jakin behar da, familia berekoa den mugurdiak 7,4 g zuntz duela 100 g-ko. Bestalde, gure hesteak garbi mantentzeko eguneko 15-20 g zuntz behar dugula kontuan hartuta, aski genuke egunean 200 g mugurdi jatea behar horri taxuz erantzunez lasai ibiltzeko.
Alabaina, itzul gaitezen marrubiaren ezaugarrietara. Fruta txikia den arren janari erregulatzaile oso ona da, bitamina eta mineral asko baititu. Ondokoak dira aipagarrienak:
Maiatzeko lore hauek hil honetan iristen dira gailurrera, hau da, hil honetan dituzte puri-purian aipatutako nutriente guztiak, eguzkiaren berotasunak eta hezetasunak bultzatzen baititu garapen egokienera.
Jateko erari dagokionez, fresko daudenean jatea gomendatzen da. Bestalde, fruta hau kontserbatzeko saiakera ugari egiten ari bada ere, bi dira ezagunenak:
Baina, aurrez esan bezala, freskoak hartuz gero askoz ere hobeto. Beraz, kontuan izan hilabete honetan eguneko zuntz eta C bitamina beharrak asetzeko aukera bikain eta gozoa eskaintzen digula marrubiak, bai bakarrik janez, baita jogurtarekin edo esnearekin batera ere. Kontuan izan bestalde, esnegain edo gainarekin hartzen badituzu, egun horretan ahoratu behar dituzun gainerako elikagaiekin koipe ase gutxiago barneratu behar duzula. Amaitzeko esan, 10 marrubik osatzen dutela, gutxi gorabehera, fruta ale bat. On egin eta gozatu maiatzeko…