Fisikako oinarrizko zenbait magnitude

Arrojeria, Eustakio

Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Lizaso, Pili

Informatika Saila

Elhuyar Fundazioa

Kaixo irakurle! Hemen gaude berriro ere, azkenaldi honetan gure topagune den ETXEKO ORDENADOREA sailean. Oraingoan, Fisikako oinarrizko zenbait magnituderi lotuko gatzaizkio; espazio, denbora eta masa izeneko magnitudeei hain zuzen ere.

Programa honek, aipatu magnitudeen unitateak lantzeko aukera eskaintzea du helburu.

Denok dakigunez, Fisikako ariketak ebazteko unean, magnitudetan sartzen da gehienetan hanka. Hau dela eta, magnitude bakoitzerako unitateen kalkulutan trebatzeko programa burutzeari ekin diogu. Horretarako, menu bat eskaintzen du programak, non landu nahi den magnitudea hautatzeko aukera ematen duen, eta hautatu ondoren, magnitudearen unitateak lantzeko hiru adibide eskaintzen dituen. Hiru adibide horien bitartez ikas dezake beraz erabiltzaileak magnitudea ongi erabiltzen.

Ematen diren balioak eta unitateak aleatorioki hartzen dira eta taula batean kokaturik ematen. Erabiltzailearen eginbeharra, taula osatzea da. Horretarako, eragiketak burutu ondoren, emaitza dagokion lekuan sartu behar du. Gaizki sartuz gero, aukera berria emango dio eta bigarren aldiz gaizki sartuz gero, emaitza. Zein unitateren balioa sartu behar den ere, ordenadoreak adieraziko dio.

Ikusi ahal izango duzunez, programak berak ez du zailtasun berezirik programazioari dagokionez. Ia aski bait da unitate batetik bestera pasatzerakoan mantentzen den erlazioa kontutan hartzearekin. Honez gain badaude beste programa-zati batzuk ere, baina gerorako utziko ditugu.

Ea hau ikusi ondoren beste magnitude batzuk lantzeko gogoa pizten zaizun; azalera, tenperatura, bolumena, indarra, abiadura, azelerazioa, etab. adibidez.

(Oharra: Irudia ongi ikusteko jo ezazu PDF-ra).

Programaren zatiak:

  • 10-110: Auzkezpen orokorra eta Menu nagusiko hautabide baten aukeraketa.
  • 120-170: Hautatutako aukerari dagozkion datuetan kokatuko da.
    Menu nagusiko aukera bakoitzeko izango ditugun datuak hauexek dira:
    – 7 unitate
    – 6 faktore (unitate batetik bestera pasatzeko aplikatu behar diren faktoreak)
    • 180: Aukeratutako magnitudeari dagozkion faktoreak FAK taulan gorde.
    • 190: Emaitzak gordetzeko erabiliko diren matrizeak garbitu.
  • 200-330: Magnitude konkretu baten unitateen aurkezpena.
  • 340-430: Hiru unitate hartuko dira aleatorioki eta hauetako bakoitzeko 1etik 1000ra bitarteko zenbaki bat aterako da. Erabiltzaileak beste unitate guztietara pasatu beharko ditu zenbaki hauek.
    Erabiltzaileak emandako erantzunak zuzenak diren ala ez egiaztatu ahal izateko, aldez aurretik programak berak egin beharko ditu kalkuluak.
    Unitate batetik beste txikiagora pasatzeko dagokion faktoreaz biderkatu beharko du (380). Handiagora pasatzeko berriz, dagokion faktoreaz zatitu beharko du (410).
    Emaitza guztiak MAT2 matrizean gordeko dira.
  • 440-480: Aleatorioki aukeratu dituen hiru zenbakiak aurkeztuko ditu pantailan.
  • 500-680: Erabiltzailea emaitzak sartzen has daiteke.
    Emaitzak sartzerakoan ordena bati jarraitu beharko zaio eta ordena hau programak markatutakoa izango da hain zuzen ere. Kurtsoreak adierazten duen posizioko emaitza izango da une bakoitzean sartu beharko dena.
    Emaitzetan gehienez 0.5eko errorea onartuko da (520). Emaitza zuzena sartzeko bi aukera emango dira eta bi aukera hauetan ondo sartzen ez bada programak berak eskainiko du erantzun zuzena.
  • 700: Programaren amaiera

Azpirrutinak:

  • 740-770: Karaktereak banan-banan, poliki eta soinua ateraz idazteko.
  • 790-970: Erabiltzailearen sarrerak kontrolatzeko azpirrutina: sarreraren luzera, emaitza sartu behar duen lerroan bakarrik mugitu ahal izatea, etab.

Datuak:

  • 990-1030: Programaren datuak:
    Magnitude bakoitzeko unitate batetik bestera pasatzeko aplikatu behar diren faktoreak eta zazpi unitate.

Oharra: unitateak txikienetik handienera sartu behar dira.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila