Letxuaren hazia erein eta azkenean paketatuta irteten den arte zazpi robotek maneiatzen dute fabrika, pertsonak landarea ukitu ere egiten ez duelarik. Gela handi bat erabiltzen da horretarako, bertan airea pestizidarik gabe dagoelarik. Kaptoreek etengabe neurtzen dute hezetasuna, tenperatura (21 ºC-koa izan behar du), CO 2 kantitatea eta disoluzio elikatzailearen kontzentrazioa eta pH-a.
Kaptoreek bidalitako informazioa kontrol-zentruan automatikoki aztertzen dira eta egin beharreko zuzenketak ere automatikoki bideratzen dira. Gela 360 W-eko sodio lurrinezko lanparaz artifizialki argitzen da egunean hamabi orduz.
Hazia robot batetik bestera behin eta berriz igarota (zazpi robot dira guztira), azkenean letxua ederra ateratzen dute; astero 252 letxua atera ere, 257 metro karratuko gelan.
Letxuak automatikoki ateratzeko planta hau Kyushu Electric Power etxeak diseinatu du eta laguntzaile izan ditu Mitsubishi Heavy Industri enpresa zein Kumamoto Technopolis fundazioa. 130 milioi yen (110 milioi pezeta edo 5,5 milioi libera) inguru kostatu da. Saiakuntzak 1992.ean hasi ziren eta beste hiru urtez arituko dira probak egiten, letxuak automatikoki hazteko planta hau 1996.ean komertzializatu arte.