Beste izen batzuekin ere ezagutzen den gaitz hau (Plakagisako esklerosia eta esklerosi barreiatua ere esaten baitzaio) usuagoa da arraza zuriko pertsonengan (Europan Ingalaterran eta Holandan bereziki) Asian baino (Japonia, Txina, India, etab.etan baino). Ingalaterran, adibidez, kasu bat izaten da 2.000 biztanleko.
Normalean (% 80tan) gaztaroan edo bizitzaren erdialdean izaten da, 20-40 urte bitartean, batezbesteko adina 28 urtekoa izanik. Oso-oso arraroa da haurtzaroan agertzea (10 urtez azpiko umeengan) eta baita 60 urte bete ondoren ere.
Agian zertxobait gehiago erasaten die emakumezkoei gizonezkoei baino, zifrak beti ados jarri ez arren.
Etiologia ezezaguna da oraindik ere. Aipatu izan diren arrazoi sortzaileetako batzuk (aurretiazko infekzio edo toxikapenak, haurdunaldia) baztertuta geratu dira gaur egun.
Gaur egun, Agente infekzioso baten (birus baten?) partehartzea posibletzat jotzen da, pertsonak konstituzioz aurrejoera berezia duenean eta auto-agresiozko mekanismo batekin batera. Ez da zuzeneko gaitz hereditarioa.
Nerbio-sistema zentraleko inflamazio kimiko desmielimizatzailea da; gai zurian kokatua bereziki. Infekzio edo hanturaren ondorioz, orbain batzuk agertzen dira, eta zikatriz edo orbain hauen barruan daude hondatutako mielina-zorroak. Kalte horiek direla medio, estimulu nerbiosoa ez da eroaten, edo eroaten bada gaizki; ez behar bezala.
Esklerosi-plakak ikus daitezke, ugari, modu irregularrean barreiatuak entzefaloan eta orno-muinean, han-hemenka. Neurogliaren hiperplasia bat ikusten da, eta horien barruan neuriten mielina-zorro hondatuak, axoiak kontserbatu egiten diren bitartean. Ondoren, axoia “agerian” geratzen da, nolabait esateko, eta pixkanaka-pixkanaka nekrosatuz doa. Desmielinizazioak beraz, aurrera darrai, baina ez dago inolako zorne-jariorik.
Klinika oso aldakorra da. Hasiera izan daiteke:
Askotan pazienteak kontsultara etortzeko arrazoiak, besoan edo zangoan sentitzen duten “nekea” izaten da, edo ibiltzean, eskailerak igotzean edo korrika egitean dituzten zailtasunak. Bost kasutik batean neuritis optikoa izan daiteke lehenengo sintoma. Edo parestesiak esku, beso, zango, etab.etan, askotan inurridura edo sorgortze-krisiak bezala.
Sintoma guzti horiekin batera % 50ean zeinu piramidalak daude eta % 30ean sentimenei dagozkien akatsak.
Zeinu klasikoen artean azpimarratzekoak dira:
Aipatu historia kliniko eta zeinuak kontuan edukiz batetik eta azterketa antomopatologikoa eginez bestetik (biopsia bidez). Dena dela, badira beste zeinu batzuk ere; medikuaren kontsultan “probokatu” eta nabarmendu daitezkeenak:
Biziraupena, batezbeste, 27 urtekoa da, lehen brotearen ondotik. Gaixotasuna agertzea 28 urte inguruan izaten denez, batezbeste probableena 55 urte arte bizitzea da. Baina hogei urteko gaztea urte gutxiren buruan gurpilezko sila batean egon daitekeen bezalaxe, badira pertsona edadetuak ere (70 urtetik gorakoak ere bai Gipuzkoan bertan), nahikoa bizimodu normala egiten dutenak.
Gaitza progresiboa da. Ia inoiz ez dago prodromorik, edo seinale-moduko zeinurik. Gaixotasunaren eboluzioan OKERRAGOTZEAK gerta daitezke, brote berrien moduan, eta horien pronostikoa txarra da beste foku batzuk sortzen direlako. Bestetik, azpimarratzekoak dira ATZERAKADA edo ERREMISIOAK ere, luzeak askotan, 20 urte edo gehiago ere iraun dezaketenak, gaitza sendatu den itxura emateraino.
Lehenengo bi broteek bere kasa inboluzionatzen dute, espontaneoki, eta ondorengo broteak baino askoz ere hobeto. Horregatik kontu handia eduki behar da; brote horien ondorengo egoera onak liluratuta gaixoa tratamenduaren eragina hiperbaloratzea iritsi baitaiteke.
Dena den, pronostikoa oso larria da. Zenbait pazientek beren automobila gida dezake urtetan, baina ...
Broteak dauden bitartean ACTH ematen da; naturala edo sintetikoa. Sostenguko tratamendu gisa, eta epe luzerako ACTH sintetikoa erabiltzen da (injekziotan edo ahotik, egun biz bat). Kasuen % 66 hobeagotzen dira ACTH-rekin. Gainerakoak ezer ez.
Tratamendua sintomatikoa da erabat. Ahaleginak (fisikoak, intelektualak) guztiz baztertu. Atsedena erregularki hartzea gomendatzen da. Bestelako traumak (hozturak, infekzioak, operazioak, elikadura-aldaketak, etab.) baztertu. Lana oso nekosoa ez bada, egin daiteke.
Gaixoei informazioa eman (arriskuei buruzkoa batez ere), baina gehiegi larritu gabe.
Masajeek, hotzak, beroak, elektroterapiak eta bestelako fisioterapi mota guztiek ez dute ezertarako balio. Nahikoa da gorputzadarren mobilizazioa (aktiboa nahiz pasiboa) segurtatzea.
Nola eragiten du esklerosi anitzak?
Esklerosi anitza pertsona heldu gazteengan agertu ohi da, bizitza familiarra eta profesionala finkatzen ari den unean. Eragindako pertsonari batez ere ezintasuna sortzen dio, zergatia ezagutzen ez delako, bakardadea ere bai, gaixotasun arraroa duelakoan, eta ezjakintasuna, ulergaiztasuna eta zalantza ere bai, etorkizunean agian elbarri geratuko den beldurrez.
ESKLEROSI ANIZKOITZAREN FISIOPATOLOGIA
Gaitza (garunean, nerbio optikoetan eta orno-muinean kokatua bereziki) mielina-zorroen lesio edo hondamena besteri ez da.Zer da esklerosi anitza?
Esklerosi Anitza gaixotasun neurologikoa da. Zergatik sortzen den oraindik ez dakigu, baina bulkada elektrikoak gerunera eta bizkarmuinera bidaltzen dituzten nerbio-zuntzak inguratzen dituen mielinazko zorroa kaltetzen du. Honela, mielina hondatzen den zatietan, ehun gogortuzko plakak sortzen dira (esklerosia) eta hauek bulkada nerbiosoak eten egiten dituzte aldi batez edo luzerako. Plaka hauek zona ezberdinetan ager daitezke eta horregatik sintoma anitz eta era ezberdinetan asoziatuak sor ditzakete: orekan alterazioak, mugitzeko eragozpenak (batez ere hanketan) —kasurik larrienetan elbarritasunera eraman dezaketenak— nekea, ikusmeneko alterazioak, sentikortasunean eragozpenak, dardarak, mintzameneko zailtasunak, alterazio urologikoak, etab. Gehienetan gaixotasunaren sintomak era alternatiboan sortu eta leundu egiten dira, eta gaixo batetik bestera iraupen eta maiztasun ezberdina dute.
Desmielinizazio-plakak NZS-eko edozein lekutan ager daitezke.
Plaka horien lokalizazioak mugaten ditu zeinuak eta sintomak.
Sintoma sentimenezkoak usuak dira (gaixo hauen hasierako sintomak izan ohi dira hirutik batean): inurridura, erresumina edo sorgortasun-sentsazioa aurpegian, edo gorputzadarretan. Sentikortasuna ez da erabat galtzen, baina bai asaldatzen, eta egunetik egunera hedatzenago doa.
Ikus eremuaren murrizketa bapatekoa izan daiteke, edota ordu nahiz egun batzuetan agertua. Begi bakarrean aldi bakoitzean, normalean, eta minarekin begia mugitzean.
Oharra: esklerosi anizkoitzak jotako gaixorik gehienak disfuntzio sexualaz eta libidoaren galeraz kexatzen dira.