Elektrizitatea deritzon kola

Dakizun moduan, bi karga elektriko daude: negatiboa eta positiboa. Berdinak direnean aldaratu egiten dira, eta desberdinak direnean erakarri. Adibidez, bi karga positibo elkarren ondoan jarrita aldaratu egingo dira. Elkarren ondoan jarritakoak karga negatibo eta positibo bana baldin badira, aldiz, erakarri egingo dira.
1. argazkia.

Atomoak hiru motatako partikulek osatzen dituzte: elektroiak negatiboak dira, protoiak positiboak eta neutroiak ez bata eta ez bestea, neutroak.

Elektroiaren karga eta protoiarena bera dira, baina kontrako zeinukoak.

Oro har, atomoa neutroa da elektroi adina neutroi duelako, baina horien kargak toki desberdinetan egon ohi dira. Elektroiak kanpoaldean egoten dira eta protoiak nukleoan pilatuta.

Elektroiak kanpoaldean egoten direnez, bertatik ken daitezke, eta hori da ikusiko duguna, globo baten eta artilezko jertse baten laguntzarekin.

Hartu globoa eta artilezko jertsearekin igurtzi (ikus 1. argazkia). Artileak elektroiak kentzen dizkio globoaren gomako atomoari.

Eta nora doaz elektroiak? Globoko elektroiak artilera joaten dira, eta bi gauza bitxi gertatzen dira. Batetik, globoaren goma positibo bihurtzen da. Kontuan izan atomoak neutroak protoi- eta elektroi-kopuru bera zutelako zirela neutroak eta, beraz, elektroiak kenduz gero, emaitza karga positiboa da. Bestetik, artilean kontrakoa gertatzen da: geratuko den karga negatiboa da.

2. argazkia.

Desberdin direnen arteko erakarpena. Globoa positiboa da eta zure larruazaleko kanpoko aldeak elektroiak ditu, hau da, haren azala negatiboa da. Positibo + negatibo: erakarpena. Hori probatzeko, jarri jertsearekin igurtzi duzun globoaren aldea zabal-zabal duzun eskuaren azpian.

Zer gertatzen da? Globoa ez da lurrera erortzen (ikus 2. argazkia). Erakarpen elektrikoaren indarra globoari beherantz bultzatzen dion grabitatearena baino handiagoa da.

Zergatik ez duzu esperimentu hau zure lagunekin egiten? Baten bat erakarriko ote duzu?

Uuuummmmm!

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila