Ebola: basoetan ezkutaturik?

Kaltzada, Pili

Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

lazko abenduan Ebolaren berri izan genuen berriro. Zaharrak berri, pentsatuko du norbaitek, baina oraingoan oker dabil. Izan ere, Gaixotasunen Kontrolerako Ikerketa Zentruko eta Pasteur Institutuko ikerlariak birusaren inguruko hesia estutzen hasi dira. Historiaren istorioak

Ezintasuna

Ebola, filobirusa, mikroskopio elektronikoaz ikusita. Ikerlariek frogatu dutenez, birusak erabat suntsitzen ditu zelulak. Zeluletara sartzea lortuz gero funtzio guztiak gerarazten ditu.

Ebola birusari buruz dakigun guztia hipotesi gutxi batzuetan bil daiteke. Bere jatorria, garapen-lerroak edota transmisio-bideak ezezagunak zaizkigu gaur-gaurkoz. Sortze-bidean dauden agente patogenoen artean, ikerlari guztien amesgaizto bilakatu da Ebola.

lazko maiatzean azken agerpen bortitza gertatu zenean, mundu osoko begiak Zaire aldera zuzendu ziren, komunikabideek emandako albiste eta irudi izugarri horiek erakarrita. Ikusitakoak zientzi fikzioa zirudien: birus gaiztoren batek kutsatu eta ordu gutxira, sukarrak, goragaleak eta aluzinazioak jota, makina bat lagun hil zen. Gorputzak usteltzeraino zigortzen zituen birus hark eta transmisio-bideak zehazki ezagutzerik ez zegoenez, izua nagusitu zen bertan.

Denbora pasa ahala. Zaireko izurriteari buruzko albisteen maiztasuna gutxiagotu egin da. Zergatiak ez dira argitu, baina jadanik ez da albiste. Alabaina, Balikostako Tai basotik iritsitako azken datuen arabera, aurki hitz egin beharko da berriro Ebola birusari buruz. Agidanez, infekzioa eragiten duen birusaren oinarrizko eramaletik gero eta gertuago daude ikerlariak. Lerro hauek idazten ari garela, horixe da albistea. Zureganaino iristerako irakurle, ametsa errealitatea izan liteke apika.

Ikerketaren urratsak

La Recherche aldizkariak argitara eman dituen azken datuen arabera, Tai basoaren inguruan balizko eramailetzat jo diren intsektuak eta ugaztun karraskariak aurkitu dituzte. Lehen emaitzen arabera, Ebola birusaren garapenak euri-garaiarekin zerikusi zuzena luke.

Duela hamabost urte Balikostako Tai basoko txinpantzeak ikertzera abiatu zen zientzilari-talde bat. Bertako ekologia oso egokia da txinpantze-talde handiak osatzeko eta talde baten bizi-baldintzak aztertzea zen ikerlanaren xedea.

1992 eta 1994 bitartean, txinpantzeen hilkortasun-tasa hirukoiztu zuten bi izurrite gertatu zirela ikusi zuten: 60 ale izatetik 30 ale izatera pasatu zen txinpantze-taldea. Kasu guztietan, txinpantzeei eraso egin zien gaixotasunaren sintomak antzekoak izan ziren: gorputzak odolbilduaz bete ziren, ehunak karraskatu egin zituen agente patogenoak eta nerbio-sistemari ere eraso egin ziola uste da. Txinpantze guztiak kutsatu eta egun gutxitara hil egin ziren.

1994an eta hildako txinpantze bati autopsia egiterakoan, ikerlari bat kutsatu egin zuen agente patogenoak. Balikostan tratatzerik ez zutela eta, bere jaioterrira, Suitzara eraman zuten. Gaixotasunaren sintomak indarra galduz joan ziren eta hiru asteren buruan, ikerlaria bere onera itzultzen hasi zen.

Ikerlariaren gaixotasuna Ebola birusaren agerpenarekin lotuta egon zitekeelakoan, bere odola analizatzeari ekin zioten Gaixotasunen Kontrolerako Ikerketa Zentruko eta Pasteur Institutuko ikerlariek. Bete-betean asmatu zuten. Ebola filobirusa atzeman zuten bertan, baina ez ordura arte ezagutzen ziren hiru birusetako bat, laugarren bat baizik. Aurkikuntzaren garrantziaz oharturik, bi erakundetako ikerlariek Balikostara jo zuten berriro. Maiatza zen. Bertara zihoazela, komunikabideek lau haizetara zabaldu zuten zorigaiztoko albistea: Zaireko Kikwit herriari eraso bortitza egin zion gaixotasuna Ebolaren agerpen berria zen.

Zergatik hor eta orduan?

Orain arteko ahalegin gehienak filobirusaren transmisio-bideak identifikatzera zuzendu dira. Arazoak ordea, jatorria argitzea eskatzen du, hots, zerk transmititzen duen birusa eta zerk azkartzen duen izurritearen garapena.

Ebola birusa manipulatu ahal izateko Nazioarteko Osasun-Erakundeek P-4 biosegurtasun-maila eskatzen dute. Segurtasun-maila hori eskaintzen duen instalazio gutxi dago munduan.

Orain arte tximinoak eta txinpantzeak jo izan dira birusaren jatorrizko eramailetzat, baina teoria horretan edonork aurki lezake oinarrizko akats bat: eramailea azkar hiltzen duen birusak, eta horixe da Ebolaren kasua, bere transmisio-bideak moztu egiten ditu eta ez zen hori gertatu Yambutu, Marburg, Reston eta Kikwit hirietako agerpenetan. Ikerlariek uste dutenez, tximinoak edo txinpantzeak bigarren eramaileak dira eta gizakiak bezalaxe, beste zerbaitek kutsatu ditu horiek ere. Ahaleginak birusa isolatzera eta transmisio-katean erabiltzen duen lehen biziduna detektatzera zuzendu dira geroztik.

La Recherche aldizkariak argitara eman dituen azken datuen arabera, Tai basoaren inguruan balizko eramailetzat jo diren intsektuak eta ugaztun karraskariak aurkitu dituzte. Lehen emaitzen arabera, Ebola birusaren garapenak euri-garaiarekin zerikusi zuzena luke: ingurunearen bizi-baldintzak erabat aldatzen dira euriteak gertatzean eta horrez landa, populazioa handiagotu egiten da herri nagusien inguruan. Zalantzarik gabe, unerik gogokoena da hori zenbait intsektu eta arratoi bertan ugaltzeko. Ikerlarien iritziz, une horretantxe gerta daiteke Ebola birusaren mutazio genetikoa: ugaztunetan ugaltzeko moduko sekuentzia sortzea eta ondorioz, transmisio-bide desberdinak erabiliz, izurrite-moduko agerpena burutzea.

Ikerketarako bide berri bat zabaldu du hipotesi horrek. Baita beldurrerako ere. Izan ere, gizakiak Ebola bezalako agente arriskutsu baten jatorria ezagutzeko eta menperatzeko gaitasuna eskuratuko balu, zenbaitzuren interesetarako egokia den agentea sortzerik izango luke. Zientziaren etikari buruz eztabaidatzen jarraitzeko aukera paregabea damaigu beraz, aurkikuntza berriak.

Birusaren agerraldirik sonatuena Sudan eta Zaire arteko Ebola ibaiaren ertzeetan gertatu zen 1987an. Hortik datorkie izena birusaren bi agerpen nagusiei: Sudango Ebola eta Zaireko Ebola.jende askok horrela uste badu ere, birus gaizto horren bidea ez da Afrikara mugatzen. Aitzitik, Alemanialko eta EEBBetako agerpenei esker da mundu osoan ezaguna.

1967an Alemaniako Marburg hirian 31 laguni eraso egin zien birusak. Behring Work labontegiko langileak ziren guztiak. Hasieran amorruaren agerpen bortitza izan zitekeela aipatu bazen ere, gaixotasunaren garapenak hipotesi hori bazterrarazi zuen.Lehenengo zazpiak kutsatu eta gutxira hil ziren odolgabetuta. Birusak barne-odoljarioak sortzen ditu. Gorputza odolbilduaz josi eta ehunak karraskatu egiten ditu. Aurpegiko eta hanketako azala usteldu eta nerbio-sistemari egiten dio eraso azkenik. Aluzinazio bortitzen ostean, birusak Marburg-eko 31 lagunak eraman zituen. Ez zen inor gaixotasun ikaragarri horren jatorriaz datu fidagarririk ematera ausartu. Laborategiko tresneria eta laginketak aztertu zinaten, baina ez zuten arrastorik aurkitu. Gerora jakin ahal izan zenez, Ugandatik ekarritako lau tximinoen odola aztertuta atzeman zuten birusaren presentzia. Transmisio-melonismo nagusiak giza gorputzaren fluidoak izan ziren.

Orain arte tximinoak eta txinpantzeak jo izan dira birusaren jatorrizko eramailetzat. Baina, eramailea azkar hiltzen duen birusak, eta horixe da Ebolaren kasua, bere transmisio-bideak moztu egiten ditu eta ez zen hori gertatu Yambutu, Marburg, Reston eta Kikwit hirietako agerpenetan.

EEBBetako hiriburutik 15 kilometrora, Resten hiriko Research Production laborategian ere badute Ebolaren berririk, bertan agertu baitzen 1989an azken aldiz birusamendebaldean.

Marburg-en gertatutakoa berrituz, gaixotasunaren sintomak Filipinetako 100 bat tximinok pairatu zituzten eta horien odola Fort Dictrick ikerketa-zentru militarrean aztertu eta gero, Ebolaren mamua berriro zabaldu zen. Ofizialki esan zenez, birusak ez zuen gizakirik kutsatu eta birusa eramaileak akatuz desagertarazi zuten. New Yorker egunkariko Richard Preston kazetariak ordea, besterik dio: Ebola arma bakteriologikoak aztertzeko erabiltzen ari zirela hain zuzen. Horretarako erakunde militarrek ezkutuan zituzten datuetan oinarritu omen zen, baina EEBBetako Armadak behin eta berriro ukatu egin du Prestonen teoria. EEBBetako agerpenak berezitasun garrantzitsu bat du: lehen aldiz, Ebola birusa airearen bidez kutsa daitekeela frogatu zen. Gizakiei eraso egin ez bazien ere, fluidoen kontakturik gabe ere kutsa daitekeela onartu zuten ikerlariek.

Orain arte dakigunez, Ebolaren azken agerpena Zairen gertatu zen iazko maiatzean. Nolanalai ere, eskualde horretan bazuten birus beldurgarri horren berririk eta 1976an Sudango Nzara eta Maridi herrietan gertatutakoa berritu egin zen iaz bertakoen oroimenean.

Herri horrietan ehundaka lagun hil zituen birusak. Ihes egitea lortu zutenen artean, birusaren erarnaileak zeuden, antza. Egun gutxitan, Zaireko muga zeharkatu eta Yambutuko misiora iritsi ziren. Hortik 35 bat herritara hedatu zen birusa, milaka lagun heriotzera kondenatuz. Marburug-en bezala, Zaireko Ebola gaixoen fluidoekinzuzeneko kontaktuaren bidez kutsatu zen, odola edo malkoen bidez, besteak beste.

Izuriaren mekanismoak

Alemaniako, EEBBetako eta Zaireko gaixotasunak Ebola birusaren agerpen desberdinak direla onartu eta gero, ikerlariok birusak kutsatzeko zein mekanismo erabiltzen duen aztertzeari ekin zioten. Mikroskopio elektronikoaren bidez ikusi ahal izan dutenez, birusak erasotzen dituen zelulak erabat suntsitu egiten dira. Zelulak berak erakarri egiten du birusa. Behin zelulan sartuz gero, ordu gutxi behar ditu Ebolak bere funtzio guztiak gerarazi eta zelula bera usteltzeko. Prozesu berbera behin eta berriro errepikatzen da zelula guztietan. Horren ondorioz, organo guztiak erasotzen ditu eta ehunak usteldu.

Gaitzaren transmisio-bideak listua eta odola direla zabaldu da. Horiekiko zuzeneko kontaktua gertatu behar omen da gaixotasuna kutsatzeko. Restongo agerpenak ordea, aire-bidezko kutsadura gerta daitekeela baieztatu zuen.

Birusak odolaren koagulazio-sistema erasotzen du lehen-lehenik. Kutsatu orduko beraz, odolgabetzea da heriotza ekar dezakeen lehen arrazoia. Sukarrak, goragaleak eta beherakoak Ebolak erasotu dituen gaixoen babesak minimoetara eramaten dituzten bitartean, agenteak erasotzen segitzen du. Ehunak eta organoak –gibela eta birikak, bereziki– usteltzeraino karraskatu egiten ditu.

Hilkortasunak damaio Ebolari birusik arriskutsuenaren ospea. Kutsatutako gaixoen %90 hil egiten dira birusarekin lehen kontaktua izan eta 10 egunetara. Oraingoz, ez dago birus ikaragarri horren bidea geldiaraziko duen sendabiderik.


Segurtasuna

Ebola birusa manipulatu ahal izateko Nazioarteko Osasun-Erakundeek P-4 biosegurtasun-maila eskatzen dute. Segurtasun-maila hori eskaintzen Buen instalazio gutxi dago munduan. HIESaren GIB birusa manipulatzeko esaterako, P-2 eta zenbait kasutan P-3 biosegurtasun-mailak behar dira. Ebolaren arrisku potentzialak maila horiek gainditu egiten ditu eta halaber, neurri bereziak hartu behar dira birusarekin lan egiteko.

EEBBetako Atlanta hiriko Gaixotasunen Kontrolerako Ikerketa-Zentruan (CDC) burutzen ari dira Ebola birusari buruzko azterketak.ikerlariek segurtasun-arropak jantzi behar dituzte bakterioarekin edo birusarekin kontakturik ez izateko. Laborategia erabat isolatuta dago: bertan sartzeko arestian aipaturiko arropa bereziak jantzi behar dira eta bertatik ezin da deus ere atera. Ikerlariek hartzen dituzten oharrak fax-ez edo posta elektronikoz bidaltzen dira kanpora. Gutxitan gertatzen bada ere, filmetan ikusitakoak lotura handia du errealitatearekin.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila