Ibilaldiak aurrera egin ahala, uraren zurrunbiloak Agorregiko burdinolara eramango gaitu: eraikin zaharretan gordetzen den ondare historikora. Ura da nagusi bertan, urari etekinik handiena ateratzea burdinolaren zeregin nagusia. Agorregiko burdinolaren garairik oparoenak aspaldi amaitu baziren ere, gaur egun bitxikeri hutsa baino askoz gehiago da: burdinola naturaren baliabideak giza beharretara egokitzeko balio izan zuen teknologia aurreratua erabili zuen eraikina da, aurrerapenaren izenean egina, baina naturaren legeak errespetatuz.
Berehala joko dugu Agorregiko burdinolak erabili zuen sistema ezagutzera. Horretan hasi baino lehen ordea, murgil gaitezen burdinolaren ibilbide historikoan.
Erdi Aroaz geroztik, ezaguna da Pagoeta menditik behera abiatzen diren erreken indarra. Garai horretakoak dira Agorria burdinolari buruzko lehen lekuko dokumentuak, Gipuzkoako Foru Aldundian daude gordeta. Datu horien arabera, 1470. urtean Gaztelako Enrique IV.ak burdinolaren gaineko eskubideak aitortu zizkion Juan de Abedaño jaunari, lege-pribilegioen bidez. Burdinolaren iharduera handia zen garai horretan eta ingurune osoan nabarmentzen zen bere eragina.
1530. urtearen inguruan —data zehatzik ez dago— burdinolaren iharduera erabat moteldu eta itxi egin zen. Errenazimenduak izan ere, aurrerapen teknologiko handiak ekarri zituen eta Agorregiko burdinola ez zen horiekin lehiatzeko gauza izan. Nolanahiere, ez zen erabat baztertu burdinola eta errota batek lanean segitu zuen; XVII. mendean beste errotetako bat eraiki zen bertan.
1754. urtearen inguruan, eraikin berriak altxatzen hasi ziren bertan. Diseinu-aldaketaren ardura Joakin de Lardizabal, bertako nagusiak, izan zuen eta funtsean burdinola zaharraren egitura errespetatu bazen ere, etorkizunerako erabilpen berriak abiarazi zituen gertaera hark. Ingurune horretan nagusi ziren bi iharduerak bateginik geratu ziren behin-betiko: burdingintza eta errotaritza.
Horrez gain, arroetako ur urriari etekinik handiena aterako zion diseinua martxan jarri zen garai horretan. Horretarako, Azpeitiako Francisco de Ybero arkitektuari esleitu zitzaion diseinu-aldaketaren ardura. Garai horretakoak dira Agorregiko burdinolan gerora arrakasta handiz erabiliko ziren sistemak, hala nola, aldaparoen banaketa eta ubidearen diseinua. Geroago zerra instalatu zen bertan eta azkenik, errota eraiki zen burdinolaren oinarrian.
Gaur egun bisita daitekeen burdinolak garai horretako testigantza zuzena ematen digu. Burdinolaren egitura bera, tresneria, tresneriaren banaketa eta biltegiratzeko sistemak orduko beharretara egokitzeko diseinatu ziren eta horrela iraun zuten burdinolaren iharduera erabat agortu zen arte. Zergatik gertatu zen hori? Zerk eragin zuen eraikuntza horren porrota? Egia esateko, datu fidagarririk ez dago. Gipuzkoako Foru Aldundian gordetzen diren dokumentu zaharretan ez da galdera horien erantzunik aurkitzen. Hala ere, diseinu horrek ekar zitzakeen arazoei buruzko aipamenak aurkitu dira eta tailerretan egindako indusketa arkeologikoetan zehar ere, burdinolaren diseinu-akatsak nabarmen azaldu dira.
Arestian esan bezala, Gipuzkoako Foru Aldundiak hartu zuen bere gain Agorregiko burdinola zaharberritzeko ardura. 1986an hasi ziren lanak eta 1991ko abendura arte luzatu ziren. Eraikinak berreskuratzeaz eta ubideak garbitzeaz gain, XVIII. mendearen erdialdean eraiki zen diseinu berarekin funtziona dezan lortu da.
Arro honek hedapen txikia du, 5 km 2 gutxi gora-behera. Errekak motzak dira, Pagoeta menditik ur-etorri gutxiz jaisten direnak. Errekek euri-uraren % 40 inguru baino ez dute garraiatzen eta gainerakoa lurrinketaren bidez edota inguruko landareek zurgatuta galtzen da.
Agorregi bailaran hiru erreka elkartzen dira: D. Pedro Zulo, Giltzaiturri eta Mindi izenekoak, hain zuzen. Horietako bitan, Giltzaiturrin eta Mindin, urtegi bana dago Agorregira iritsi baino lehen, beren aldaparoak edo ur-gordelekuak betetzeko.
Izan ere, Agorregiko burdinolak bi aldaparo ditu, bata bestearen gainean. Goiko aldaparotik ura askatzen denean, sortutako energia potentziala energia zinetiko bihurtzen da eta horrela, gurpil baten bidez, burdinolako makineriaren ardatz nagusia higiarazten du. Energiarik gabe geratu den ura beheko aldaparora doa eta horrela, ura berriro erabiltzea ahalbidetzen da. Gure antzinakoek diseinaturiko sistema honek bada, uraren errentagarritasunik handiena lortzen zuen, ondoren burdinolan bertan eta baita errotetan ere erabiltzeko.
Burdinolara iristean, erreka-uren aprobetxamendurik handiena lortzeari begira, Giltzaiturriko eta Mindiko ura desbideratu egiten da kanalen bidez
Mindiko kanala bere urtegitik irteten da eta bitan banatzen da, adar bat (1. kanala) goiko aldaparora eta bestea (2. kanala) behekora doalarik. Erreka bera burdinolako ingurutik igarotzen da, bere ibilbideari segituz.
Giltzaiturri errekak ere bi kanal ditu (3.a eta 4.a). Lehena (3. kanala) errekatik irteten da urtegira iritsi baino ehun bat metro aurretik; bigarrena (4.a) berriz, urtegitik bertatik irten eta beheko aldaparorantz zuzentzen da. Bigarren kanal honek txinbo bat du, hau da, gurpileraino doan ur-etorriari egonkor eusten dion atetxoa edo uhatea.
D. Pedro Zulo errekak kanal bakarra du (5. kanala) eta bertatik, Giltzaiturriko urtegira isurtzen ditu bere urak. Giltzaturrik Mindirekin bat egiten duen lekuan baino apur bat lehenago elkartzen zaio D. Pedro Zulo erreka.
Agorrekiko burdinola bi urtegik, bost kanalek, bi aldaparok, tailerrak eta biltegiak osaturiko eraikuntza da.
Burdinolak funtziona zezan, bi gurpil hidrauliko jarri ziren bertan. Goiko aldaparoko ura txinbotik hauspoen gurpilaren gainera erortarazten zuen eta prozesua kontrolpean edukitzearren, txinboaren irekidura burdinolako tailerretik bertatik agintzen zuten. Gurpila biraka has zedin, 80 litro/s-ko ur-etorria behar zuen, gutxi gora-behera. Gurpilaren higidura marrazkian agertzen den mekanismoaren bidez helarazten zitzaien bi hauspo handiri eta horiek txandaka hartzen zuten airea. Modu horretara, burdinezko minerala tenperatura altuan urtzeko behar zen airea lortzen zen labean eta sua ziztu bizian pizten zen. Ura gurpilaren biraketa-gunerik egokienera zuzentzeko bestalde, txinbotik erortzen zen ura hustutako enbor batetik pasarazten zen, “gezur-arka” deritzon enborretik, hain zuzen.
Hauspoak higiarazten zituen gurpilari katea luze bat lotzen zitzaion. Katearen A muturra gurpilari loturiko ardatzetik urrunduta zegoen puntu zehatz batean. Gurpila biratzen hastean, katearen B muturra igo eta jaitsi egiten zen eta gora-beherako mugimendu hori transmititu egiten zion lehen enborrari (1. enborra). Bigarren enbor batek eusten zion lehenari erdi-erditik. Bigarren enbor hori (2. enborra) horma batean finkaturik eta erabat estatiko zegoen, lehen enborraren mugimendu-planoarekiko elkartzut.
Lehen enborraren muturrei hauspoak lotzen zitzaizkien bi kate laburren bidez. Hauspoei kateek transmititzen zizkieten mugimendu alternatiboak eta gutxi gora-behera bertikalak ziren . Hauspoen aire-irteerak bestalde, mineralaren gordelekuaren sarreran elkartzen ziren eta modu horretara, ikatzaren bidez egiten zuten sua gar bizian mantentzea lortzen zuten.
Arestian esan dugun legez, lehen gurpila higiarazteko erabilitako ura beheko aldaparorantz zuzentzen zen eta bertan, bigarren gurpila higirazten zuen deskribatu dugun sistema beraren bidez. Nolanahi ere, lehen gurpilaren biraketa eragiteko behar zen ur-etorria (80 litro/s-koa) bikoiztu egin behar izaten zen bigarren biraketa eragiteko. Izan ere, bigarren gurpilak mailu handi bat higiarazten zuen eta horretarako, uraren presioak 0,5 kg/cm 2 -koa izan behar zuen.
Tailerraren behealdean kokaturik zegoen mekanismoaren bigarren zati hau; gurpilaren biraketa-higidura ardatz nagusi bati transmititzen zitzaion eta ardatzak muturrean zituen hortzek burdinolako mailua altxarazten zuten. Eta hori guztia egin eta gero, beheko aldaparoko ura berriro erabiltzen zen, oraingoan ondoko errota zaharraren gurpilei eragiteko.
Urriatik ekainera:
Uda:
|
Ur-etorriak kanalaren sekzio batetik denbora-unitate jakin batean igarotzen den ur-kopurua adierazten du. Guk litro/segundotan neurtuko dugu.
Ur-etorria kalkulatzeko, 1 puntuan kortxo bat askatuko dugu eta, uraren korronteak berak eramanda, 10 metroko ibilbidea (hots, 2 puntura) iristeko behar duen denbora hartuko dugu.
t =
Jakina, denbora-tarte horretan, 1 puntutik 2 puntura igaro den uraren bolumena ere kalkula dezakegu:
V = a . b . c.
non:
a = kanalaren sakonera
b = kanalaren zabalera
c = ibilbidearen luzera, kasu honetan 10 metro
Eta orain irakurle, ia kalkulatzen duzun balio hori dm 3 -tan adierazita.
a eta b balioak lortzeko, neurketa desberdin batzuen batezbestekoa ontzat emango dugu. Bestalde, kortxoaren higidura zuzena eta egonkorra dela suposatuz, bere abiadurak ondoko balioa izango du:
v = c/t (dm/s)
Orduan, ur-etorria adierazteko, ondoko formula erabiliko dugu:
Ur-etorria = volumena/denbora = a.b.c / t = a.b/c/t = a.b.v
a.b = S
Ur-etorria þ S . v (dm 3 /s = l/s)
non:
S = Kanalaren sekzioa
v = uraren abiadura
Goiko aldaparora iristen diren kanalen ur-etorrien batura ez da nahikoa izango hauspoen gurpila higiarazteko, hau da, arestian aipatu dugun 80 litro/segundora ez da heltzen aipatu batura. Sistemak behar bezala funtzionatzeko, aldaparoak ur gehiago metatu behar duela erakusten digu horrek.
Hona hemen bada, beste ariketatxo bat: atera itzazu goiko eta beheko aldaparoetako ur-etorriak udaberrian, udazkenean, udan eta neguan.
Aldaparoko uraren masa-zentroa gurpiletik bost bat metrora dago, gutxi gora-behera, betiere Lurraren grabitate-eremuaren menpe. Gurpiletik dagoen altuera dela medio, metaturiko urak lan mekanikoa egiteko ahalmena du, hots, erortzean gurpila higiaraz dezake. Ahalmen horri energia potentzial grabitatorioa deritzo. Ondokoa da esandakoaren formulazioa:
Ep = m . g . h
non:
m = uraren masa (kg)
g = grabitateren azelerazioa
g = 9,8 m/s 2
h = altuera (m)
Ura, erorketa askearen bitartez, abiadura handiz iristen da gurpilera. Esan ohi denez, bere energia potentziala energia zinetiko bihurtzen da: urak bere abiaduragatik lan mekaninoa egiteko duen ahalmena, hain zuzen. Urak bere energia zinetikoa transmititzen dio gurpilari hortzekin kontaktuan jartzen denean eta horrela, gurpila jira-biran hasiko da.
Demagun prozesu horretan guztian uraren hasierako energia potentzialaren % 85 erabiltzen dela gurpila higiarazteko; gainerako % 15 galdu egiten da, bai ur-galerak direla medio eta baita gurpilaren marruskadurak eraginda. Beraz, urak duen lan-errentagarritasunak ondoko balioa izango du (kontuan izan lanaren unitatea julioa dela nazioarteko sisteman adierazita):
W = 85/100
Ep = 85/100 m . g . h (J)
Demagun halaber, aldaparoa t denboran hustu egiten dela eta, batezbesteko potentziak denbora-unitate batean egindako lana adierazten duenez, batezbesteko potentzia hori ondoko formulazioaren bidez adieraz daiteke (potentziaren unitatea nazioarteko sisteman julio/segundo edo “walt” da).
P = W/t
P = 85/100 = m.g.h/t
Laburbilduz beraz, ondoren adierazten ditugunak dira goiko aldaparoari dagozkion datuak:
Eta ariketatxoekin segituz gero, atera itzazu ondokoak:
Goiko aldaparorako aztertu dugun ibilbide berari segituz, ondoko datuak aterako ditugu beheko aldaparorako:
Eta orain irakurle, atera itzazu ondoko balioak: