Horretarako, magnetorresistentzia zer den jakin behar da lehendabizi. Magnetorresistentzia deritzo eremu magnetiko baten eraginez materialetan gertatzen den erresistentzia elektrikoaren aldaketari. Magnetorresistentzia erraldoia, berriz, sistema nanoskopikoek, hau da, gutxi gorabehera 3 edo 4 atomoko lodierako sistemek, geruzen orientazio magnetiko paraleloa edo antiparaleloa agertzen duteneko magnetorresistentzia da. Geruzen arteko orientazioa antiparaleloa denean, erresistentzia handia izaten da. Geruzen orientazioa paraleloa denean, berriz, txikia. Hori da, hain zuzen ere, magnetorresistentzia erraldoiaren oinarria.
Gaur egun, ordenagailuek, kamerek, ipod-ek eta mota horretako tresnek dituzten disko gogorrek magnetorresistentzia erraldoiarekin edo haren deribatu batekin funtzionatzen dute. Izan ere, informazioa gordetzeko azalera geroz eta txikiagoak lortzen dira magnetorresistentzia erraldoiaren laguntzarekin.
Etorkizunean, litekeena da ordenagailuek RAM memoria ez-hegazkorrekin lan egitea. Memoria horiek ordenagailua itzalitakoan utzitako pantaila bera erakusten dute berehalakoan ordenagailua piztean. Horrek, noski, ordenagailuekin lan egiteko era aldatuko luke. Izan ere, egun, prozesu bati jarraitu behar zaio ordenagailua konektatzeko eta deskonektatzeko. Gainera, ordenagailua itzaltzean, memoria ere itzali egiten da.
Duela urte batzuk, muga bat ezarri zen; muga superparamagnetikoa, hain zuzen ere. Tresnak bere kabuz itzaltzen direneko muga da hori. Muga hura gainditu egin genuen, zenbait ingeniaritza-truku erabilita, eta informaziorik galtzen ez zuten zenbait gailu egin genituen. Dena den, mugei buruz hitz egitea oso arriskutsua da.
Ez dut uste tamaina askoz gehiago txikiagotu daitekeenik. Izan ere, neurri oso txikietan dihardugu lanean. Egun, ehun bat atomorekin dihardugu lanean. Dena den, noizbait informazio hori guztia atomo bakar batean grabatzea lortuko bagenu, hori muga maximoan lanean aritzea litzateke.
1988az geroztik, disko gogorren fabrikatzaile guztiek magnetorresistentzia erraldoiaren teknologiarekin lan egiten dute. Egun, batzuek haren deribatu batekin dihardute lanean. Zalantzarik gabe, teknologia hori ordenagailu guztiek erabiltzen dute. Fruta-dendara joanez gero ere, hango ordenagailuak magnetorresistentzia erraldoiarekin dihardu lanean. Ikaragarrizko arrakasta izan du teknologia horrek, eta mundu osoko milioika eta milioika ordenagailutan aplikatzen da.
Bai, bada. Besteak beste, Brasilgo Porto Alegre Unibertsitateko (Universidade Federal do Rio Grande do Sul) nire laborategian nahiz EHUko Magnetismo Taldearen laborategian ikertzen ari dira horren inguruan. Korronte elektrikoaren polarizazioan oinarritutako grabazioarekin zerikusia izango luke. Alderdi mugikorrik ez duen memoria eraikitzean datza gakoa. Izan ere, mota horietako memorien muga egun ekoizten direnena baino txikiagoa da. Dena den, eztabaida sortzen da mota horretako tresneriekin zer abiaduratan lan egiten den zehazteko garaian.
Magnetorresistentzia erraldoiaren printzipio berarekin funtzionatzen duten hamaika tresna egin dira eta egingo dira oraindik ere.
Esaterako, IBMk mota horretako memorien aldeko apustua egin du, eta mikrohariak erabiltzen ditu grabaketak Esaterako, IBMk mota horretako memorien aldeko apustua egin du, eta mikrohariak erabiltzen ditu grabaketak egiteko, disko gogorrak erabili ordez.
Erabat saritua sentitzen naiz. Nik neuk neurtu nuen lehendabizikoz magnetorresistentzia erraldoiaren efektua. Hainbat emaitza lortu nituen, baina, nolabait, ez zizkidaten lehendabizikoan sinistu... Istorio oso bat dago horren guztiaren atzetik. Egia esan, haiekin batera, erabat saritua sentitzen naiz. Nobel saria gehienez hiru ikertzailek jasotzen dute, eta kasu honetan laborategiko zuzendariak saritu dituzte.
Egia esan, ez askorik. Lehenengo neurketak egin genituenean, bagenekien zerbait garrantzitsua geneukala esku artean. Baina, inondik inora ez nuen uste transferentzia teknologiko hain azkarra izango zuenik. Sekula ez nuen pentsatuko munduko etxe gehienetara iritsiko ginenik. Izan ere, oinarrizko ikerketa akademikoa zela uste genuen. Bereizmen handiko telebisten grabazio magnetikoen alorreko erakunde baten arreta erakarri zuen gure lanak, besteak beste. Baina sekula ez genuen imajinatuko horrenbeste hedatuko zenik.
Aurkikuntza hura egiten ari ginela, ikusi genuen garrantzitsua zela; baina ez besterik. Emaitza berri bat zenez, garrantzitsua zela bagenekien, baina ez geneukan neurriaren ikuspegirik.
GMRaren aurkikuntzak ikaragarrizko iraultza ekarri zuen grabaketa eta metaketa magnetikoaren alorrean. Gaur egun, GMRaren ikerketa bestelako materialetara edo sistemetara hedatu nahi da. Esaterako, sistema nanogranularretan lan handia egin da.
Hala da, bai. Brasilgo Porto Alegre Unibertsitatean magnetorresistentzia erraldoia duten materialak ikertzen dihardugu (material pseudogranularrak), oro har, eta Julian Gonzalezek zuzentzen duen EHUko Magnetismo Taldean, berriz, material horiekin (kobre eta kobalto aleazioak) egindako mikrohariak ikertzen dihardute. Gure materialetan, kobaltoaren konposizio periodikoa gertatzen zela behatu genuen. Eta hori ez dator bat GMR sistema arruntetan gertatzen denarekin. Baina aurkitu genuen EHUko ikertzaile-taldea aztertzen ari zen mikroharietan ere gauza bera gertatzen zela. Beraz, konposizio periodiko horretatik magnetorresistentzia erraldoia nola uler dezakegun asmatzen saiatu behar dugu orain. Izan ere, hori jakitea garrantzitsua izan liteke 1988an aurkitu genituen sistemak ez bezalako GMR sistemen mekanismoa ulertzeko.