Portillo Baquedano, Maria Puy

Portillo Baquedano, Maria Puy

Nutrizioa eta Obesitatea ikertaldea (EHU). CIBERobn Carlos III Osasun Institutua. BIOARABA Osasun Ikerketa Institutua

Konposatu fenolikoak eta hesteko mikrobiota

2022/09/01 Iñaki Milton Laskibar - IMDEA Fundazioa eta CIBERobn Carlos III Osasun Institutua
Portillo Baquedano, Maria Puy - Nutrizioa eta Obesitatea ikertaldea (EHU). CIBERobn Carlos III Osasun Institutua. BIOARABA Osasun Ikerketa Institutua

Azken urteetan, “hesteko mikrobiota” gero eta gehiagotan entzuten den termino bat da, ia ezezaguna den zerbait izatetik artikulu zientifiko eta dibulgazio-artikulu ugariren protagonista izatera pasatu baita. “Konposatu fenoliko”en kasuan, berriz, askoz ere ezagunagoak dira, pertsona ugarik konposatu horietan aberats diren elikadura-gehigarriak hartzen dituztelako, besteak beste. Baina bada konposatu fenolikoen eta hesteko mikrobiotaren arteko erlazio zuzen bat, zeina, populazio orokorrarentzat ezezaguna izan arren, buruhauste bat izan den urte askoan komunitate zientifikoaren zati batentzat. Testuinguru horretan, berriki argitaratu diren ikerlanen arabera, badirudi konposatu fenolikoak eta hesteko mikrobiota elkar gorrotatzetik elkar maitatzera igaro direla.

Adipozitoak, obesitatea eta osasuna: uste baino erlazio konplexuagoa

2020/12/01 Milton Laskibar, Iñaki - Nutrizioa eta Obesitatea ikerketa taldea (EHU) CIBEROBN eta BIOARABA Osasun Institutuak
Portillo Baquedano, Maria Puy - Nutrizioa eta Obesitatea ikertaldea (EHU). CIBERobn Carlos III Osasun Institutua. BIOARABA Osasun Ikerketa Institutua

Asko idatzi eta ikertu da obesitatearen inguruan azken hamarkadetan. Garai batean abantaila ebolutibo bat zena (elikagaiak oparo zeudenean energia biltegiratzeko ahalmena), lehen mailako osasun-arazo bihurtu da gaur egungo gizarte sedentario eta gainelikatuan. Izan ere, obesitateak duen arrisku nagusia da berarekin lotzen diren hainbat osasun-arazo eragin ditzakeela, hala nola gibel-esteatosia, diabetesa, zenbait minbizi-mota edo gaixotasun kardiobaskularrak. Komunitate zientifikoak buru-belarri dihardu obesitatearen aurkako behin betiko tratamenduaren bila, baina badira zenbait ikertzaile ondorengo hau proposatu dutenak: “Eta posible balitz obeso eta osasuntsu egotea?”

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.