Lakuntza Irigoien, Oier

Lakuntza Irigoien, Oier

Kimikan doktorea Kimika Teorikoko Laborategia

Zientzia, gorrei entzungor

2022/03/01 Lakuntza Irigoien, Oier - Kimikan doktorea

Pertsona gor batek zientzialari aparta izatea eta artikulu garrantzitsu andana argitaratzea lor dezake. Gaur-gaurkoz, ordea, antolatzen diren kongresu eta topaketetan parte hartzeko zailtasunak izango ditu. Horrek zaildu egingo dio ikerketa-ildo berriak topatu eta beste zientzialariei bere lana ezagutzera ematea, eta ikerketa-jarduna oztopatuko dio.

Zientzietan itsu

2021/12/01 Lakuntza Irigoien, Oier - Kimikan doktorea

Gure egunerokoan erabiltzen dugun zentzumen nagusia galtzen badugu, badirudi ez garela ezertarako gai izango. Zientzietan ere antzeko zerbait gertatzen da; batez ere, ikusmenaz baliatzen gara, eta badirudi ikusmenik gabe ez ginatekeela ezertarako gai izango. Baina badira baliabideak gabezia hori ordezka dezaketenak, eta itsu bati zientziaren munduan lan egitea ahalbidetzen diotenak.

Titanioa, baterien barneko kuxin egonkortzailea

2020/03/01 Lakuntza Irigoien, Oier - Kimikan doktorea

Bateria bat behin eta berriz kargatzen denean, haren kapazitatea txikitu egiten da. Ondorioz, autonomia txikiagoa izaten dute bateria darabilten telefono mugikor, ordenagailu eramangarri nahiz ibilgailu elektrikoek, eta, azkenean, bateria aldatu edo gailu berria erosi behar izaten dugu. Bada, ikusi dugu arazo hori konpon dezakeela, hein batean, bateriaren katodoari titanio apur bat gehitzeak.

Erlatibitatearekin zorretan

2014/01/01 Lakuntza Irigoien, Oier - Kimikan doktorea

Argiaren abiadura gaindiezina izanik ere, balio horretatik gertu ibiltzeak dakartzan efektu erlatibistek eguneroko bizitzan ondorio zuzena daukate. Esate baterako, efektu …

Metanoa: energia-iturria soilik?

2013/02/01 Lakuntza Irigoien, Oier - Kimikan doktorea

Bere historia guztian zehar, gizakiak hainbat energia-iturri erabili ditu bere eguneroko beharrei aurre egin, eta gaur egungo garapen-maila lortzeko. Betidanik hain garrantzitsuak izan diren petrolioa eta bestelako erregai fosilak agortuz doazen heinean, ordea, ezinbestekoa da energia-iturri horiek ordezkatuko dituzten baliabide berriak aurkitzea. Horietako bat metanoa da. Konposatu horren aktibazioak, gainera, energia hori modu eraginkorragoan lortzeaz gain, aukera emango luke hidrogeno molekularra produzitzeko nahiz konposatu baliotsuagoak sintetizatzeko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila